Euskara ikastaroa jarri dute abian Gabirian
Gabirian euskara ikastaroa egiten hasi dira herrian bizi diren zazpi ikasle. Irakaslea Nerea Iztueta da. Otsailaren 15ean egin zuten lehendabiziko saioa, eta ekainaren 22ra arteko iraupena izango du. Guztira 51 ordu izango ditu ikastaroak. Astean bi eg...
Gabirian euskara ikastaroa egiten hasi dira herrian bizi diren zazpi ikasle. Irakaslea Nerea Iztueta da. Otsailaren 15ean egin zuten lehendabiziko saioa, eta ekainaren 22ra arteko iraupena izango du. Guztira 51 ordu izango ditu ikastaroak. Astean bi egunetan ematen dituzte saioak: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era bitartean, eta ostiraletan, 19:30etik 21:00era artean. Gabiriako Udalak diru laguntza emango diete euskara ikasteagatik. Ikasleek guztira 50 euro ordaindu beharko dituzte.













