Goierriko 33 bikote ariko dira musean herrialde mailako finalean, Seguran
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala datorren larunbatean jokatuko dute Seguran, eta bertan Goierriko 33 bikotek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiagok. Herrialde osoa kontutan hartuta berriz, 120bat bikote elkartuko dira Seguran musean jokatzeko. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak jakitera eman duenez, Goierrin aurten 234 bikotek parte hartu dute, iaz baino lau gehiagok. «Iaz iritsi ez ginen leku batzuetara heldu gara aurten. Bestalde, aipagarria da leku batzuetan partaide kopuruak izan duen igoera». Zegamaren, Arriaranen eta Lazkaoren kasua da hori. Antolatzaileak gustura daude jasotako emaitzarekin. «Azken urteetako datuak eskuetan, txapelketa bere tokia hartzen ari dela esan dezakegu, eta saiatuko gara poliki-poliki indartzen», dio Luloagak. Urte gutxiren buruan Goierriko herri guztietara iristea espero dute. Luloagaren arabera, joera hori mantendu egin da Gipuzkoan ere. Herrialde mailan 800 bikotek parte hartu dute, guztira, iazko antzera. Mus lehiaketak antolatu dituzten herrien kopuruari dagokionan esan, igo egin dela. Arratsaldeko hiruretan Gipuzkoako finala Segurako Baratze pilotalekuan egingo dute arratsaldeko hiruretatik aurrera. 20:00ak edota 20:30ak aldera finala jokatzen arituko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Arratsalde horretarako taberna jarriko dute frontoian. «Musean jokatzen ari direnek ez ezik, edozein herritarrek joan ahalko du frontoira lehiaketa bertatik bertara ikustera, eta beraz, goierritarrak animatu nahi ditugu agertzera, giroa ziurtatuta [...]
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala datorren larunbatean jokatuko dute Seguran, eta bertan Goierriko 33 bikotek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiagok. Herrialde osoa kontutan hartuta berriz, 120bat bikote elkartuko dira Seguran musean jokatzeko.
Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak jakitera eman duenez, Goierrin aurten 234 bikotek parte hartu dute, iaz baino lau gehiagok. «Iaz iritsi ez ginen leku batzuetara heldu gara aurten. Bestalde, aipagarria da leku batzuetan partaide kopuruak izan duen igoera». Zegamaren, Arriaranen eta Lazkaoren kasua da hori. Antolatzaileak gustura daude jasotako emaitzarekin. «Azken urteetako datuak eskuetan, txapelketa bere tokia hartzen ari dela esan dezakegu, eta saiatuko gara poliki-poliki indartzen», dio Luloagak. Urte gutxiren buruan Goierriko herri guztietara iristea espero dute.
Luloagaren arabera, joera hori mantendu egin da Gipuzkoan ere. Herrialde mailan 800 bikotek parte hartu dute, guztira, iazko antzera. Mus lehiaketak antolatu dituzten herrien kopuruari dagokionan esan, igo egin dela.
Arratsaldeko hiruretan
Gipuzkoako finala Segurako Baratze pilotalekuan egingo dute arratsaldeko hiruretatik aurrera. 20:00ak edota 20:30ak aldera finala jokatzen arituko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Arratsalde horretarako taberna jarriko dute frontoian. «Musean jokatzen ari direnek ez ezik, edozein herritarrek joan ahalko du frontoira lehiaketa bertatik bertara ikustera, eta beraz, goierritarrak animatu nahi ditugu agertzera, giroa ziurtatuta baitago», gehitu du Luloagak.
Gauean jakin ahalko dira irabazleen izen abizenak. Herrialdeko finalean lehendabiziko postuan sailkatzen direnek txapela, garaikurra eta Euskal Herriko armarria etxeratuko dituzte, eta bigarren postuan geratzen direnek, garaikurra eta armarria. Luloagak aipatu duenez, hirugarren postutik zortzigarrenera sailkatzen direnek ere eskuratuko dituzte sariak. Bestalde, partaide guztiei karta joku bat eta tantoak oparituko dizkiete.
Sari horiek jasotzeaz gain, hainbat partaidek finalean jokatzeko aukera izango dute. Luloagak adierazi duenez, herrialde bakoitzean bermatuta dago gutxiengo parte hartze kopurua, zazpi herrialdetako muslarien presentzia ziurtatzeko helburuarekin. «Horrez gain, herrialde bakoitzean dagoen parte hartze kopuruaren arabera beste hainbat ere izango dira finalean.
Final nagusia martxoaren 17an jokatuko dute Arbizun (Nafarroa). Egun osoko txapelketa izango da, eta parte hartzaileek bertan bazkaltzeko aukera izango dute. Antolatzaileen hitzetan musikarik eta girorik ere ez da faltako.
Bikote irabazleak txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera lau lagunentzako bidaia irabazi ditu. Bigarren sailkatzen denak garaikurra, 1.500 euro esku dirutan eta bi lagunentzako bidaia etxeratuko ditu. Hirugarren egiten duenak 750 euro lortuko ditu esku dirutan eta asteburuko egonaldia ere bai, Lesakako Atxaspi hotelean, eta laugarren egiten duenak, 500 euro eta AEKn euskara ikasteko urte osoko bi matrikula.
Bosgarren postutik hamaseigarrenera sailkatzen direnek ere jasoko dituzte opariak.














