Emaneurrek gaurko antolatutako mahai-ingurua bertan behera geratu da
Ordiziako Emaneurre Realaren lagunartean gaurko antolatutako mahai-ingurua ez da egingo. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindularia ziren gaur egotekoak Ordizian Kirola, jolasetik profesionaltasunera mah...
Ordiziako Emaneurre Realaren lagunartean gaurko antolatutako mahai-ingurua ez da egingo. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindularia ziren gaur egotekoak Ordizian Kirola, jolasetik profesionaltasunera mahai-inguruan, baina azkenean, Mayok ezin izango du etorri famili arazo bat tarteko. Hori dela eta, Emaneurrekoek deialdia bertan behera uztea erabaki dute, eta jakinarazi dute saiatuko direla datozen asteetan berriz antolatzen.













