
Bealak korrikalari taldeak bi proba antolatu ditu datorren hilerako. Iaz harrera ona izan zuen herri lasterketaz gain, Arriarango I. Mendi Lasterketa ere egingo dute aurten. Bi probak martxoan izango dira, eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Bealak elkarteko kideak eta udal ordezkariak Antzizar kiroldegian elkartu ziren atzo, bi proben berri emateko. Jon Alkaiaga kirolerako udal teknikariaren arabera, «kirolaren udal fundazioarentzako oso talde berezia eta garrantzitsua» da Bealak taldea, «kirolaren sustapenean eta bilakaeran ekarpen handia» egiten duelako. Talde berria izan arren, urtean bost ekintza antolatzen dituztela eta 60 bazkidetik gora dituztela gogorarazi zuen. Antolatu dituzten bi proben inguruko azalpenak Koldo Agirrek eman zituen. Beasaingo alkate izateaz gain, Bealak taldeko kide ere bada Agirre. Aurreneko herri lasterketa iaz egin zutela gogorarazi zuen; «nahikoa ondo atera zen, eta parte hartu zuen jendea gustura gelditu zen». Martxoaren 4an egingo dute; 10:00etan hasiko da umeen proba eta 11:00etan helduena. Hamalau kilometro izango ditu, eta «ibilbide laua eta erosoa» izango dela esan dute. Agirreren arabera, «aurten egingo dugun aldaketa bakarra trafiko aldetik izango da, eta egoera arintzen saiatuko gara herritarrentzat. Herriko ia edozein lekutatik egongo da ateratzeko aukera, baina jendeari eskatu nahi diogu kontutan izateko lasterketa 11:00etatik 12:30era bitartean izango dela, eta ahal dela aurretik mugitzeko kotxeak». Mendi proba, aurreneko aldiz Beasaingo [...]

Preso gaixoak aske uzteko eskatu dute gaur eguerdian Urretxuko eta Zumarragako bi biribilgunetan. 'Solidarioz' jantzita, hainbat lagunek ekintza burutu dute...

Zineklub saioak izango dira gaur Legazpin eta Zumarragan. Legazpiko Latxartegi aretoan El hombre de al lado izango da ikusgai 22:15etik aurrera. Zumarragan, aldiz, Zelai Ariztin eskainiko dute filma. Gaur, Mike Leigh zuzendariaren Another year proiekta...

Asteburuan Burdinezko dama (La dama de hierro) filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. Gaur 19:30ean izango da emanaldia; bihar eta etzi 19:30ean eta 22:15ean; eta astelehenean 19:30ean. Igandean, berriz, Happy Fest 2 haurrentzako filma izango da ...

Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du asteburuan. Eta ez da parte hartze hutsera mugatuko, 200 metroko proba irabazteko hautagaietako izango baita. Irabaztekotan, sekula lortu ez duen zerbait lortuko du, 24:00 segundutik behera osatzea 200 metroak. Furundarena sasoi betean dago. Joan den asteburuan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen Donostiako Belodromoan, eta denbora bikaina eginez jantzi zuen txapela 200 metrokoan: 24:06. Txapela janztearekin bat, Gipuzkoako errekorra jarri zuen, orain dela hamabost egun berak lortutako 24:24ko denbora hobetuz. Euskadikoan lortutako denborarekin, Espainia mailako 8. denbora onenaren jabe da egun Alazne Furundarena. Aire librean 24:14 da ordiziarraren denborarik onena. Atletico San Sebastian klubarekin aritzen da lasterketetan Furundarena, Ordiziako Txindoki Atletismoarekin duen hitzarmen bati esker. Hala ere, Ordiziako Altamirako pistan entrenatzen segitzen du, Jon Etxeberria entrenatzailearekin.

Ordiziako Emaneurre Realaren lagunartean gaurko antolatutako mahai-ingurua ez da egingo. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindularia ziren gaur egotekoak Ordizian Kirola, jolasetik profesionaltasunera mah...


Aurtzaka Dantza Taldeak 21. urtez antolatu du Beasaingo Aurresku eta Soinu zahar Txapelketa. Asteburuan egingo dute, bi saiotan banatuta; aurrenekoa, bihar izango da, 16:30ean, eta bigarrena berriz, etzi, 11:00etan. Sarrera doain izango da. Txapelket...




