Mintzalagunak Goierriren egoitzan elkartuko dira
Urretxuko eta Zumarragako Mintzalagunak Goierri kirol elkartearen egoitzan bilduko dira gaur, 20:00etan. Urtero egun bat hitzartzen dute guztiak elkartu eta mokadutxo bat egiteko. Aurten, 50 lagunetik gora ari dira egitasmoan parte hartzen. Urrian hasi zituzten saioak eta maiatzera arte luzatuko dira. Urretxuko eta Zumarragako udal euskaltegiak bultzatutako ekimena da eta diotenez, bi herriotan mintzapraktika egitasmo hau oso eraginkorra da.













