Pista estaliko Espainiako Txapelketan parte hartuko du Alazne Furundarenak
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du asteburuan. Eta ez da parte hartze hutsera mugatuko, 200 metroko proba irabazteko hautagaietako izango baita. Irabaztekotan, sekula lortu ez duen zerbait lortuko du, 24:00 segundutik behera osatzea 200 metroak. Furundarena sasoi betean dago. Joan den asteburuan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen Donostiako Belodromoan, eta denbora bikaina eginez jantzi zuen txapela 200 metrokoan: 24:06. Txapela janztearekin bat, Gipuzkoako errekorra jarri zuen, orain dela hamabost egun berak lortutako 24:24ko denbora hobetuz. Euskadikoan lortutako denborarekin, Espainia mailako 8. denbora onenaren jabe da egun Alazne Furundarena. Aire librean 24:14 da ordiziarraren denborarik onena. Atletico San Sebastian klubarekin aritzen da lasterketetan Furundarena, Ordiziako Txindoki Atletismoarekin duen hitzarmen bati esker. Hala ere, Ordiziako Altamirako pistan entrenatzen segitzen du, Jon Etxeberria entrenatzailearekin.
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du asteburuan. Eta ez da parte hartze hutsera mugatuko, 200 metroko proba irabazteko hautagaietako izango baita. Irabaztekotan, sekula lortu ez duen zerbait lortuko du, 24:00 segundutik behera osatzea 200 metroak.
Furundarena sasoi betean dago. Joan den asteburuan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen Donostiako Belodromoan, eta denbora bikaina eginez jantzi zuen txapela 200 metrokoan: 24:06. Txapela janztearekin bat, Gipuzkoako errekorra jarri zuen, orain dela hamabost egun berak lortutako 24:24ko denbora hobetuz. Euskadikoan lortutako denborarekin, Espainia mailako 8. denbora onenaren jabe da egun Alazne Furundarena. Aire librean 24:14 da ordiziarraren denborarik onena.
Atletico San Sebastian klubarekin aritzen da lasterketetan Furundarena, Ordiziako Txindoki Atletismoarekin duen hitzarmen bati esker. Hala ere, Ordiziako Altamirako pistan entrenatzen segitzen du, Jon Etxeberria entrenatzailearekin.














