Banatu dituzte Zegama-Aizkorri mendi maratoiko zenbakiak

Pasa den ostiralean egin zuten Zegaman, Zegama-Aizkorri mendi maratoieko dortsalen banaketa. 225 zenbaki banatu zituzten, 2.300 eskaeren artean. Hemen ikus daiteke zortedunen zerrenda: Ikusi zozketaren emaitza Gainerako dortsalak Zozkatu dituzten dorts...

Pasa den ostiralean egin zuten Zegaman, Zegama-Aizkorri mendi maratoieko dortsalen banaketa. 225 zenbaki banatu zituzten, 2.300 eskaeren artean. Hemen ikus daiteke zortedunen zerrenda:
Ikusi zozketaren emaitza

Gainerako dortsalak
Zozkatu dituzten dortsal horiez gain, antolakuntzak beste 125 erreserbatu ditu kalitatea saritzeko. Hala, aurreko bi probetako (2010-2011) denbora onenak egin zituztenek, zein urte guztietan parte hartu dutenek, ez dute zozketan parte hartu beharrik izango. Bestalde, maila horretako probek hainbat konpromiso dakartzatela ikusita, antolakuntzak beste 100 ere erabiliko ditu konpromiso horiei erantzuteko.

Dortsala lortzeko beste aukerak

Gogoratu behar dugu, zozketan dortsalik lortzen ez dutenek, www.lasterketak.com web gunearen bitartez bat lortzeko aukera izango dutela komentario baten truke.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa