Biok Zerbitzuak ez da A-1 mailarako sailkatu
Ordiziako Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldea ez da sailkatu A-1 mailarako. Larunbatean 80-64 irabazi zion Ardoi taldeari Majorin (16 puntugatik edo gehiagogatik irabazi behar zuen), baina Durangoko Tabirakok ere irabazi egin zuenez, sailkapeneko ber...
Ordiziako Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldea ez da sailkatu A-1 mailarako. Larunbatean 80-64 irabazi zion Ardoi taldeari Majorin (16 puntugatik edo gehiagogatik irabazi behar zuen), baina Durangoko Tabirakok ere irabazi egin zuenez, sailkapeneko berdinketa hirukoitzean Ordiziako taldea galtzen atera da, eta A-2 mailan borroka egin beharko du aurrerantzean. A-2 mailan 10 taldek jokatuko dute, eta horietatik seik maila galduko dute. Ordizia 5 garaipen eta 3 porrotekin sartuko da A-2 mailan. Klubaren zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie Majorira inguratu ziren zale guztiei, eta taldea animatzen jarraitzeko deia egin dute.













