Hirugarren urtez bigarren izan da Furundarena Espainiako 200 metroko proban

Aurten ere ezin izan du Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak urrezko domina jantzi pista estaliko Espainiako Txapelketan, hirugarren urtez segidan bigarren postua eskuratu baitu 200 metroko proban. Oraingo honetan Placida Azahara Martinez...

Aurten ere ezin izan du Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak urrezko domina jantzi pista estaliko Espainiako Txapelketan, hirugarren urtez segidan bigarren postua eskuratu baitu 200 metroko proban. Oraingo honetan Placida Azahara Martinez izan da ordiziarrari aurre hartu diona. Espainiarrak 24 segundutik jaistea lortu zuen.

Bi serietan jokatu zen finala, eta lehenean nagusi izan zen Furundarena, 24:08ko denbora eginda. Maitane Iruretagoiena taldekidea sailkatu zen hurrena. Txapela gertu ikusten zuten euskal korrikalariek, baina bigarren seriean bikain aritu zen Martinez, eta hark irabazi zuen titulua. Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatu da asteburuan Espainiako Txapelketa.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa