Liderrarengandik bost puntura dago Beasain, Alavesi irabazi eta gero
Beasainek balio handiko garaipena lortu zuen atzo Gasteizen, Alaves B taldearen kontra. Aurreneko zatian, bi taldeek ere ez zuten aparteko jokorik egin. Atsedenaldira hutsean iritsiko zela zirudien, baina lehen zatiko luzapenean, Urkizuk beasaindarren ...
Beasainek balio handiko garaipena lortu zuen atzo Gasteizen, Alaves B taldearen kontra. Aurreneko zatian, bi taldeek ere ez zuten aparteko jokorik egin. Atsedenaldira hutsean iritsiko zela zirudien, baina lehen zatiko luzapenean, Urkizuk beasaindarren aurreneko gola egin zuen. Atsedenaldira markagailuan aurretik zirela joateak morala eman zien, eta bigarren zatian, indarrean atera ziren beasaindarrak. Hala, 13. minutuan, Garmendiak 0-2koa egin zuen. Alaves saiatu zen markagailuari buelta ematen, eta aukera onak izan zituen, baina ez zuen asmatu.
Garaipen honi esker, Beasainek 49 puntu ditu orain. Seigarren postuan jarraitzen dute, baina hiru puntu eskasera dituzte play offetako postuak, eta lider dagoen Laudio, bost puntura dute.













