2012/2

Goiberriren bigarren alea ostiralean izango da etxeetan

Ostiralean argitaratuko da Goiberri aldizkariaren bigarren alea. Gai Nagusia atalean langabeziaren gaia jorratuko du ale honek. Horrez gain, Eskuz Binakako Pilota Txapelketa jokatzen ari diren Jon Ander Albisu eta Aritz Lasa pilotariekin elkarrizketa eskainiko du aleak. Bi pilotari goierritarrak lehen aldiz ari dira txapelketa honetan. Kate Motzean atalean Legazpiko Sustraiak dantza taldeko Jon Dorronsorori elkarrizketa egin dio Goiberrik, eta ale honetako iritzi artikulua, berriz, Antxiñe Mendizabal zumarragarrarena izango da. Azkenik, Ion Muñoaren eta Eneritz Gorrotxategiren iritziak ere jasoko ditu Bat eta Bat atalak.

Goiberri

Oroimena lantzeko saioak egingo dituzte Itsasondon

Oroimena edo memoria mantentzeko eta hobetzeko ikastaroa antolatu du Itsasondoko Udalak, Kutxaren gizarte ekintzarekin batera. Apiriletik ekainera izango dira Oroimena ezagutu eta hobetu izeneko kurtsoko saioak. 60 urtetik gorakoentzat da. 48 euroko ko...

Aimar Maiz

Legorretako Udalak lau langile hartuko ditu

Lanbide enplegu zerbitzuarekin elkarlanean, Legorretako Udalak langabezian dauden herriko lau pertsona kontratatuko ditu, bost hilabeterako. Lanpostuak sortzeaz gain, Legorretako ondasun publikoak “berritu eta txukundu” nahi ditu udalak. Ko...

Aimar Maiz

Beasainen 139 ume jaio dira pasa den urtean

Beasaingo Udalak berriki argitaratu dituen udal erroldako datuen arabera, 2011. urtean 139 ume jaio ziren; 2010ean baino 13 gutxiago. Horietatik 79 mutilak izan dira eta beste 60 neskak. Jaiotza kopuruak behera egin du azken bi urteetan; 2009an, 188 iz...

Beasaingo Hitza

Auzo batzarren ondorioak azalduko dituzte bihar

Herritarren parte hartzea bultzatzeko asmoarekin, Beasaingo udal gobernuak hainbat batzar egin zituen auzoz auzo, azaroan hasita. Orain, batzar horien inguruko balorazioa egin dute, eta bileretan ateratako kezkak eta iradokizunak jasotzen dituen txos...

Beasaingo Hitza

Sergio Garciak eta Trihas Gebrek jantzi dituzte kros motzeko txapelak, Lazkaon

Negu giro gordinarekin jokatu zen, herenegun, Euskadiko kros motzeko txapelketa Lazkaon. Aurreko hiru egunetan botatako elurraren hondarrak eta tenperatura baxuek, euriarekin batera, lagundu zioten X. Antzar Krosari, Eñaut Aldanondo korrikalari lazkaotar zenaren omenez antolatu den hirugarrenari. Zubierrekan atondu zuten Antzar Korrikalariak taldekoek probarako barrutia, Agauntza errekaren meandroan. Sergio Garcia eta Trihas Gebre gipuzkoarrak izendatu dituzte Euskadiko txapeldun, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Lehiatua izan zen oso gizonen korrikaldia, ≪lasterketa oso polita eta borrokatua≫, antolakuntza taldeko Iñaki Belamendiak azaldu duenez. Garcia txapeldunak (13.19) lau segundo besterik ez zion atera Eneko Agirrezabal segurarrari, 5.300 metroko lasterketan. Walid Ouaalit ere orpoz orpo sartu zen, 13.24rekin, podiuma osatuz. Jose Antonio Blanco ordizarra iritsi zen laugarren. Emakumezkoetan, euskal proba herrikoiak ondo ezagutzen dituzten Trihas Gebrek ez zuen hutsik egin, lokatzetan ere. Etiopiar jatorriko donostiarra —22 urte beteko ditu aurten— irailean Josetxo Imaz memorialean neska onena izan zen, Lazkaon bertan hasi eta bukatu zen proban orokorrean 10. eginda; eta azaroan Behobia-Donostian berretsi zuen ahala. Bietan nesken arloko denbora-markak birrindu zituen. Taldekako sailkapenean, senior gizonezkoetan, Ordiziako Txindoki-Jaso atletismo klubak ez zuen parekorik izan. Agirrezabalen bigarren postua eta Blancoren laugarrena borobiltzeko, Unai Cobos seigarren sailkatu zen (13.35), eta Sergio Roman zazpigarren (13.37). Lehen zazpi postuetan lau korrikalari sartu zituzten, beraz, [...]

Aimar Maiz

Elurra berriro Goierrin

Goierriko Hitza

Andoiango piano jaialdian ariko dira musika eskolakoak

Ordiziako Musika Eskolako ikasle sorta batek Andoiango VII. Piano jaialdian parte hartuko du asteburuan, hilaren 4an eta 5ean. Maila eta modalitate guztietan ariko dira, banaka zein binaka, eta joko dituzte obren artean klasikoak eta modernoak daude. I...

Ordiziako Hitza

‘Wilt’ antzezlanerako sarrerak zozkatuko dituzte

Antzerki Garaia egitarauaren barruan, Ados Teatroa taldeak Wilt, panpina puzgarriaren hilketa antzezlana eskainiko du ostiralean. Saioa 22:15ean izango da, Usurbe antzokian. Antzezlan hori ikusteko zazpi sarrera zozkatuko ditu Bareak merkatari el...

Beasaingo Hitza

Sarriegi eta Apalategi omenduko dituzte, etzi

Beasaingo Arrano elkarteak Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolari beasaindarrak omenduko ditu ostiralean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan egindako lanagatik. Ekitaldia 20:00etan izango da, Arrano tabernaren parean. Ondoren, 21:30ean...

Beasaingo Hitza

Presoak eta iheslariak etxeratzearen aldeko oihala jarri dute balkoian

Urtarrilaren 7ko manifestazioa antolatu zuen Egin Dezagun Bidea ekimenak sartutako proposamen politikoa ere onartu zuten osteguneko osoko bilkuran. Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten mozioaren alde. EAJkoak abstenitu egin ziren, eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuen. Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko eskatzen duen oihala udaletxeko balkoian jartzea eskatzen zuen mozioak, eta behin onartuta, balkoian eskegita dago dagoeneko oihala. Euskal Herriaren egoera politikoa aldatzen ari dela «errealitate objektiboa» da, eta Euskal Herrian normalizazio politikoa eman dadin «aukera berriak» zabaltzen ari direla dio mozioak. Halaber, onartutako testuak dioenez, ez da behar bezalako saiakerarik egin gatazkak eragindako biktimen mina aitortu eta erreparatzeko. Bide horretan, eragile politiko eta sozial gehienek «bestelako kartzela politika» bat posible dela diote. «Are gehiago, posible ez ezik, beharrezkoa ere bada, batetik, gatazkaren ondorioak humanizatzeko, eta bestetik, normalizazio prozesua sendotzeko». EAJren abstentzioa EAJk esan zuen presoen eskubideak errespetatzearen alde dagoela, baina biktimen egoerari ere aurre egin behar zaiola, eta horregatik jo dutela abstentziora.

Ordiziako Hitza

Hotzari aurre eginez ‘axariak’ festarako prest

Gaur hasi eta igandera arteko urteko festa egun nagusiak ospatuko dituzte Idiazabalen. Idiazabaldarrak arratsaldean hasiko dira festa giroa berotzen, ostiralean zaindariaren eguna ospatu eta asteburuan festa lehertzeko asmoz. Gaur arratsaldean, herriko helduneak hasiko dira festa giroan Ordiziako abesbatzak eskainiko duen kantaldiarekin. Herriko dantza taldeak ere presentzia berezia izango du aurtengo Sanblasetan, taldearen historia argazkian biltzen duen erakusketa gaur iluntzean inaguratuko dute. Gaurko beroketa egunaren ondoren, festak ofizialki bihar, San Blas bezpera, hasiko dira. Txupinazoa 18:30etan botako dute eta pregoia irakurri ostean axariak festan erabat murgilduko dira. Ostiralean izango da zaindariaren eguna Idiazabalen. Eguna ohiko ekitaldiekin hasiko da; txistularien doinuekin eta meza nagusiarekin. 12:00etan herritarren arteko txirrindulari proba izango da. Urtean zehar bizikletan ibiltzen diren herritarrek beraien artean indarrak neurtzeko aukera izango dute herritan gora eta behera bueltaka ibiliz osatu beharko duten ibilbidean. Eguerdi aldean izango da sanblasetan jende gehien biltzen duen ekitaldietako bat, paella jana. Arretxe elkarteko kideek prestatuko dute aurten ere paella. Herriko plazan osagai guztiak bildu eta pertza handi batean sukaldatuko dute. San Blas egunean paela jateko ohiturak arrakasta handia izan ohi du Idiazabalen. Ahal duenak edo behar dunak lokuluxka egin ondoren, bi aukera izango dira. Pilota partiduak ikusi edo mozorrotu eta jolastea. Frontoian Irujo eta Baliorra Berasaluze [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa