2012/2

Lazkaon danbor hotsek mende laurdena

Hogeita bost urte beteko ditu Lazkaoko jaietan haur danborradak aurtengo jaietan. 1987ko apirilaren 26an, San Prudentzio aurrean ospatu zen lehenbiziko aldiz, eta ordutik hutsik egin gabe errepikatu da urtero. Urteurrena gogoratzeko, argazki erakusketa prestatzen ari dira antolatzaileak, eta herritarren laguntza eskatu dute, bilketarako.   Haurren artean «ilusio handiz» eta lazkaotar guztiengan «ikusmin askorekin» egin zen lehen saioa, orduko argitarapenetan azaltzen denez. «Egun bikaina egin zuen, eguzkitsua, eta mundu guztiak gozatu zuen. Danborrada kantinerek, oinez eta zaldiz, agintariek, ertzainek, musika bandak eta sukaldarien eta ponpoxoen taldeek osatu zuten. Multzoa ixten, umez betetako karroza, txistu eta danbor erraldoiak zituela», jarraitzen du kronikak. Garaiak asko aldatu diren, oinarrian izaera bertsuarekin jarraitzen du haurren danborradak, festetako igande arratsaldean. Duela bi urte beste ernemuin bat ere eman zuen; helduen desfilea antolatzen hasi baitziren. Igarotako hogeita bost urteak gogoratzeko, argazkiak jaso nahi dituzte antolatzaileek. Udaletxera eraman ditzakete herritarrek, erakusketa bukatu ondoren atzera jasotzeko hitzarekin. Mario Aragon lazkaotarra ari da erakusketa atontzen. Danborradaren antolatzaile zereginetan 11 urte darama, eta testigantza grafiko ugari dauka denbora-tarte horretakoa. «Azken urte horiek ongi dokumentatuta daude. Helburua aurreko urteetako historia ere osatzea da. Ea denen artean lortzen dugun», dio, lazkaotarrei argazkiak utz ditzaten gonbita eginez. Erakusketa festetan Bildutako argazkiekin eta irudiekin erakusketa [...]

Aimar Maiz

Nafarroaren konkistaren urteurrenean, ekimenak antolatu dituzte Ataunen

Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri du aukera.  Elkartearen webgunea eta harremanetarako bidea: www.atauniker.com.

Aimar Maiz

Saskigile tailerra egingo dute Igartubeitin larunbatean

Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25,  saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki e...

Estitxu Imaz

Bizitza osasungarriari buruzko hitzaldia emango du gaur Ormaiztegin, Osakidetzako Goierriko arduradunak

Tomas Plazaola Osakidetzako eskualdeko arduradunak, Osakidetza Goierrin garatzen ari den proiektuen berri emango du bihar, otsailak 23, KZgunean, 19:30an. Proiektu horien helburua bizitza osasungarria sustatzea da. Herri mailan osasunarekin (prebentzio...

Estitxu Imaz

Alkartasuna Lizeoan kultur astea egiten ari dira

Beasaingo Alkartasuna Lizeoan 27. Kultur Astea egiten ari dira egunotan. Atzo ekin zioten egitarauari, inauterien inguruko ekintzekin. Gaur berriz, ipuin antzeztuak eta euskararen inguruko tailerrak izango dituzte. Bihar mendi irteera eta iraka...

Beasaingo Hitza

Emakumeen egunaren bueltako ekintzak bihar bertan hasiko dira

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamabost egun falta badira ere, Ordizian bihar bertan egingo dute egun horren harira antolatu duten ekintza programaren barruko lehen ekintza: Margolaritza kalean ekimena. Eta denetan azkena martxoaren 14an izango da, Pago Justo filmaren inguruko bideoforuma. Tartean, oinezko ibilaldi bat, elkarretaratze bat, erakusketa baten inaugurazioa, kafe kontzertu bat eta beste izango dituzte. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Kimetz emakume elkarteak antolatu dituzte ekintzok. Patxi Morales pintura irakasleen ikasleek urteak daramatzate mihise eta margoekin kalera ateratzen emakumeen egunarekin bat eginez. Bihar, 09:30ean elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Aurten bada berritasun bat, izan ere, mihise bat jarriko dute kalean nahi duen herritar orok bertan margotu dezan. Ekimen horrekin kreazio komuna sustatu nahi dute antolatzaileek. Antzerkia, filmak eta musika Datorren astean beste bi ekintza izango dira. Martxoaren lehenean, 15:30ean, oinezko ibilaldia egingo dute, eta 20:00etan, hileko lehen ostegunetan deitzen duten elkarretaratzea izango da, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lemapean. Martxoaren 2an, berriz, Urrup taldeak Arrautza kontua antzezlana taularatuko du Herri Antzokian, 22:15ean. Martxoaren 5eko asteari 80 egunean filmaren inguruko bideoforum batekin emango diote hasiera, 17:15ean. Itziar Aizpuru eta Maria Asun Pagoaga aktoreak bertan izango dira. Martxoaren 6an, berriz, Eskubide sexualak eta ugaltze eskubideak erakusketa irekiko dute Barrenan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, [...]

Ordiziako Hitza

Lasak itxura ona emanez josi du hirugarren garaipena

Aritz Lasak Binakako Txapelketako hirugarren garaipena lortu zuen atzo Tolosan jokatutako partidan. Azken asteetan gorantz egin du Lasaren jokoak, eta...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kooperazio proiektuetarako diru laguntzak banatu ditu udalak

Ordiziako Udalak gaur goizean banatu ditu Ipar-Hego kooperazio programaren diru laguntzak. Urtarrileko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak diru eskaera egin zuten 19 proiektuetatik 9ri laguntza ematea, eta gaur jaso dute laguntza hori bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek. Udalak 95.000 euro banatu ditu bederatzi proiektu horien artean. Kooperazio erakundeetako ordezkariek haien esker ona adierazi diete udal agintariei, eta diru hori zertarako erabiliko duten azaldu dute. Hauxek dira laguntza jaso duten erakundeak: -Mugen gainetik: Lima hegoaldean (Peru) emakumeentzako lana sustatzeko proiektua. 7.790 euro. -Manos Unidas: Guatemalako 15 komunitatetan emakume Q’eqchietan elikadura ziurgabetasuna gutxitzeko proiektua. 3.995 euro. -FISC: Managuako Nueva Vida auzoko (Nikaragua) emakume eta gazteen artean garapen sozioekonomikoa bultzatzeko proiektua. 7.690 euro. -Oscar Romero: El Salvadorreko Tabuca herrian hezkuntzatik kanpo dauden haurrei eskolarako sarbidea ematea. 9.700 euro. -Solidaridad Internacional: Cuscoko (Peru) Hego bailaran oinarrizko ur saneamendua jartzeko proiektua. 9.700 euro. -Phagma Drolba: ‘Emakumeak, garapena eta ingurumena’ proiektua garatzea Tibeten. 1.400 euro. -Taupadak: Boliviako Tipnis komunitate indigenan abeltzaintza sustatzeko proiektua. 9.700 euro. -Serso San Viator: Haitiko Gonaives gunean haurrak hezkuntzara bideratzeko proiektua. 7.700 euro. -Ropka: Tibeteko Medikuntza tradizionala sustatzeko eta hango ekosistema babesteko proiektua. 9.713 euro.  

Ordiziako Hitza

Enrike Enparantza: «Orain arte probatu ez ditugun sistemak aztertzen ari gara, tartean atez atekoa»

Aldaketa garaia bizi dute Sasieta Mankomunitatean. Hilabete gutxian, eraikin berria estreinatu eta administrazio kontseilua aldatu dute; eta orain, etorkizunean zein bilketa sistema erabili aztertzen ari dira. Emaitzak uda aurretik izatea espero du Enrike Enparantza teknikariak. Sasieta zabortegia 2013an itxi egin beharko dela aipatu da. Zein da benetako egoera? Oraingo erritmoan jarraituz gero, zabortegiari gehienez ere hiru bat urte geldituko zaizkio. Garbi ikusten dena da ezin dela orain arte bezala jarraitu. Era batera edo bestera, baina aurrerapauso bat eman behar da, eta birziklatze maila igo. Behin epe hori iristen denean, zein izango da hurrengo pausoa? Alternatiba bilatzea ez dagokio Sasietari, Gipuzkoako Foru Aldundiari baizik. Aurreko legegintzaldian irtenbide baten alde egin zen, eta orain, hori berraztertzen ari dira; pentsatzen dut uda aurretik jakingo dugula nondik joko duten, eta horren arabera jokatu beharko dugu. Goierrin beste zabortegiren bat egitea planteatu al duzue? Hemen behintzat ez dago ezertarako tokirik, eta zabaltzeko aukerarik ere ez dago. Izatekotan, zerbait berria egin beharko litzateke. Baina hori ez dago gure esku. Goierrin bertan sistema ezberdinak probatu izan dira. Ze emaitza izan ditu bakoitzak? Duela gutxira arte lau edukiontzi zeuden, beira, papera, ontziak eta gainontzeko zaborra biltzeko. Gero, bazeuden beste edukiontzi berezi batzuk, arropak, pilak eta olioa jasotzeko. Hurrengo pausoa, zabor organikoa [...]

Goierriko Hitza

Baserri-dorrea berrituta

Ordiziako Zabale, Gipuzkoako baserri-dorre garrantzitsuenetarikoa da. 2008ko abuztuan tximista batek baserria erre ondoren, bertan bizi diren lau familiek, baserria goitik behera berritu dute, berezko arkitekturari eutsiz. Monumentu historikoa da Ordiziako San Joan auzoko Zabale baserria. Historia handiko eraikina da; arkitektura balio handia dauka. Mudejar erako dorreak egiten du berezi Zabale. Gipuzkoan, era honetako, lau baserri besterik ez daude. Martin Garcia Garmendia historialariaren arabera, XIX. mendearen erdialdean, Villatuertako Kondeak, Manuel Jose Zabalak (1772-1842) egindakoa da. Agiriek diotenez, hasieran, Zabale baserriak, ez zuen dorrerik. Dorrea, beranduagoako da, 1875 urte ingurukoa dela uste da. 1842ko otsailaren 6an hil zen Manuel Jose Zabala. Federiko de Zabala Ortiz de Velascok eta Ladislao Zabala Etxaidek jaso zituzten ondoren Zabaleko ondasunak. Azken honek, Zabale baserria eta bere lursailak saltzea erabaki zuen. Era horretan, 1924ko maiatzaren 22an, lau zati berdinetan, 120.000 pezetatan, Migel Goiburu Goibururi, Francisco Mujika Otamendiri, Francisco Irastorza Erauskini eta Juan Bautista Urretabizkaia Tolosari saldu zien. Zabale baserriaren historiako beste data berezi bat 2008ko abuztuaren 7a izan zen. Tximista batek dorrean jo eta kalte handiak eragin zituen. Zabaleko lau familiek, dorrea eta baserria eraberritu dituzte, jatorriko arkitekturari eutsiz. «Konponketa lanak egiteko baldintza asko jarri dizkigute monumentua delako, baina diru laguntzak emateko garaian, hori ez dute kontuan [...]

Goierriko Hitza

Mendian ordekan

Altzagarate eta Gaintza gainez gain lotzen ditu PR-Gi29 ibilbideak, Bostaitzeta eta Gaztinatxoeta igarota. Garaiera txikiko mendi eta baso artean eroso egiten da Altzagaratetik Gaintzara arteko bidea. Altzagarateko Andre Mari ermitaren ondotik (462m) hasiko dugu txangoa. Matxiñea eta Mendiola Goena baserrietatik gora, Burni Sagasti basetxe zaharrera ailegatuko gara. Handik eskuinera, eta metro gutxi barru beheko bideari segita, Altzagamendiren (539m) magalean ordekan joango gara, todunozko pista zabalean. Galbiderik ez du Gaintzara artekoak, bidegurutze pare batean adi ibilita. Arriarango urtegitik Gaintzara ura garraiatzeko hoditeria lurpean dago, eta ur hartuneen tapak dira salatari. Ibiltariak, nahi izatera, Baliarraineraino joanez osa dezake buelta. Aldapa pikoagoak ditu. Alertze basoak ezkerrean eta intsinis pinudiak behean ditugula, 20 minuturako Bostaitzeta lepora (459m) iritsiko gara. Atsedenleku bat dago lehentxeago: hiru mahai luze eta ziburu bat, asko espero gabeko lekuan. Altzaga, Arama, Ordizia eta Beasain lerrokatuta begiztatzen dira handik behera. Bostaitzeta ibilbidearen erdian dago. Han dago Baliarrainera jotzeko bidegurutzea (SL-Gi5). Aurrera jarraituko dugu, Gaintzara geratzen diren 1,5 kilometroei ekiteko. Ehiza-lekua da, eta aldamio garaietan kokatutako parapeto ilarak ikus daitezke bide ertzean aurrera. Mendibil muinoa (482m) ezker aldeko xendatik saihestu, eta Gaztinatxoeta lepora iritsiko gara (465m), Altzaga eta Gaintza arteko muga. Harizti eta pagadi txikiak geratzen dira oraindik, konifera artean, jatorrizko basoen [...]

Goierriko Hitza

Inauterietan itsasoko olatuak nagusi Legazpin

Legazpiko inauteriak kaleak kolorez eta jendez beteko ditu, neguari agur esan eta udaberriari ongi etorria emateko festan herri guztiak parte hartu dezan. Asmo horrekin hasi zen, behintzat, Legazpiko Gazte Asanblada inauteri festa antolatzen, orain dela lau urte. Ohituraz, ostiral gauean egin izan da mozorroen festa Legazpin. «Garai batean asteartean ere irteten zen jendea kalera», gogoratu du Andoni Zabaleta gazte asanbladako kideak, baina azkeneko urteetan ostiralera mugatzen zen jaia: «Larunbatetan Urretxura joaten ginen parranda egitera», esan du Igor Iñurritegik, gazte asanbladatik. Hori dela eta, «herrian bertan, jendeari eskaintzeko zerbait antolatzea erabaki genuen», gaineratu du. Horrela sortu zen, gai bat aukeratu, karroza bat egin eta inauterietako larunbatean herriko kaleetan zehar mozorrotuta ibilbide bat egiteko ideia. Inauteriak baino hilabete lehenago elkartu, eta gai bat aukeratu ohi dute gazteen artean. «Gaia ezin da edozein izan. Irekia izan behar da, ahalik eta jende gehienarengana iristeko», zehaztu du Iñurritegik. Behin gaia zein den erabakita, karroza egiteko lanari heltzen diote. Zabaletaren arabera, aurten jende dezente ibili da lanean, «egunero dozena bat lagun inguru». Legazpiko industrialdean utzi dieten pabilioi batean egin dute karroza. Itsasoa da aurtengo jairako hautatu duten gaia. Aurrekoetan sanferminak, olinpiadak eta beldurra landu dituzte. Ontzi eta guzti, irudikatuko dute itsasoa Legazpiko gazteek. Arratsaldean jarriko da [...]

Goierriko Hitza

Tutorialak

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa