2012/2

Segurako Laiotz herri eskolako ikasleak izango dira bihar ‘Bixi-Bixin’

Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tar...

Estitxu Imaz

Txutxumutxuak informazio iturri, Zumalakarregin

Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten....

Estitxu Imaz

Zero Zaborri «tranpa egitea» egotzi dio PSEk, eta eztabaida eskatu du

Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEko zinegotziak Zero Zabor taldeari «tranpa egitea» egotzi dio, eta zaborraren kudeaketaren inguruan eztabaida «argi, garden eta leiala» irekitzeko deia egin du. Egunkari honek joan den astean kaleratu zuen albiste ba...

Ordiziako Hitza

Emakumeentzat bazkaria antolatu du Asmubek

Emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Asmube elkarteak urteroko bazkaria antolatu du martxoaren 10erako. Bazkalondoan, dantzaldia ere izango dute. Parte hartu nahi dutenek, otsailaren 27a baino lehen eman behar dute izena, Asmube elkarteak Oriamend...

Beasaingo Hitza

Gaztetxoentzat ere areto futbol txapelketa antolatu dute aurten

Beasaingo areto futbol txapelketak tradizio handia du herrian, eta dagoeneko 36. urtea bete du. Antolatzaileek lehiaketa hori gazteenen artean ere zabaldu nahi dute, ordea, eta aurreneko aldiz, gaztetxoentzako areto futbol txapelketa ere antolatu dute....

Goierriko Hitza

Goñiren omenezko txapelketari hasiera emango diote etzi, Beloki pilotalekuan

Datozen zazpi asteazkenetako jokatuko dute, eta afizionatu mailako pilotari onenak bilduko dira Zumarragako frontoian

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasainek puntu bat atera du gipuzkoarren arteko derbitik

Hirugarren mailako ezagun zaharrak dira Beasain eta Lagun Onak, eta bien arteko lehia parekatua izan zen. Larunbatean jokatu zuten, Loinatz zelaian. Partida Beasainen izatea, etxekoentzat aukera ona zela esan zitekeen, eta aurreneko zatian sentsazio ho...

Goierriko Hitza

Udal gobernuak eta H1!-ek aurrera atera dituzte aurrekontuak, EAJren abstentzioarekin

Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, Beasain Lantzenena. Luze jo zuen atzo iluntzeko osoko bilkurak. Gai zerrendan zeuden hamabi gaien artean, ordea, aurrekontuek hartu zuten garrantziarik handiena. Koldo Agirre alkateak, aurrekontu horiek egiteko prozesua azaldu zuen aurrena. “Herritarrekin egin ditugun bilkuretan jasotako ekarpenak” jaso dituztela esan zuen, nahiz eta parte hartze hori ez den izan beraiek nahi zuten adinakoa. Horrez gain, “alderdiekin bilera erronda bat egin dugu, eta proposamenen %80 jaso ditugu”.  Gainontzeko alderdiek ere, eskertu egin zuten bilera horiek egin izana eta beraien zenbait proposamen aurrekontuetan jaso izana”. Agirrek, udala “egoera ekonomiko onean” dagoela azaldu zuen, zorpetzerik gabe, nahiz eta fondo foralari itzuli beharreko diru kopuruaren eragina nabarituko duten. Hala ere, aurten udal tasak igo ez dituztenez, sarrerak ere ozta-ozta mantenduko ditu udalak. Zentzu horretan, aurtengo helburu nagusiak, dituzten baliabideei “ahalik eta etekin handiena” ateratzea eta “gastua kontrolatzea” direla azaldu zuen. Emendakinak Aurrekontuei egindako emendakinen artean, Aitor Aldasorok (EAJ) aurkeztutako sei aldaketetatik bi onartu zituen udalbatzak. [...]

Beasaingo Hitza

Automobilismo denboraldia etzi hasiko da Olaberrian, Karting Serieko lehen lasterketekin

Euskal Herriko automobilismo denboraldia ernetzen ari da, neguko lozorrotik pixkanaka aterata. Karting modalitatea izango da motoreak berotzen hasiko den lehenbizikoa, Olaberriko zirkuituan. Aurreko urteetako esperientziari segiko diote Olaberriko Zirkuituaren arduradun berriek, Gipzkoa Motorsporten barruan, eta Olaberriko Karting Serieak jokatuko dituzte, bost igandetan.   Aurreneko lasterketak etzi, 11:00etatik aurrera dira. Lehiaketari «indar gehiago» eman nahi diotela aurreratu du Gipuzkoa Motorsporteko Ibon Arregik. «Asteburu osoan egongo da zirkuituan lehiaketako giroa, pilotu gehienak larunbatean entrenatzera etorriko baitira». Karting Serieetako proba bakoitzean bi final jokatuko dituzte, kategoriak horietan bereiziz. Euskal Herriko kart gidari orok har dezake parte, haurretatik helduetara. «8-10 urteko haurrak izan ohi dira gazteenak. Maila gorena, berriz, KZ2 da. Ibilgailu horiek 140 kilometro orduko abiadura har dezakete», dio Arregik. Beste edozein kiroletan bezala, kimu edo alebin mailatik hasten da kartingeko kategoria-banaketa ere. Kimu, kadete, gazte, heldu eta KZ2 mailetan jokatuko da. Denboraldirako itxaropentsu Automobilismorako afizioan ere krisiaren eragina nabaritu den arren, Olaberriko zirkuituan ez dute etsi nahi. Motor zaletasunari eta kart munduari lotutako «giro ezin hobea» izango dela iragarri dute, eta goierritar guztiak gonbidatu dituzte. Sarrera doan da. Denboraldiaren hastepen honetan, eta taldeak mekanikoki azken doikuntzak egiten ari direla jakinda, bihar ikusiko da zer-nolako partaidetza egongo den igandeko serieko lasterketetan. «Gure asmoa [...]

Aimar Maiz

Lazkaoko gazteek inauteri festa egingo dute bihar

Berriki indar berriz ekimenak antolatzeari heldu dion Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteri festa prestatu du, biharko. Aspaldiko partez, mozorrotuen giroa itzuliko da Lazkaora. Larunbat inautean “zirkoa” jarri dute mozorrotzeko gaitzat. 12:30...

Aimar Maiz

Ataunen pilates ikastaroa asteartean hasiko da

Ataungo Udalak eta Kutxa-Ikasgelak pilates ikastaroa abiaraziko dute, asteartean, Ataunen. Denera 14 ordu dira, eta ekainaren 12ra arte asteartero ordubete jardungo dute, 18:00etatik 19:00etara, Zelaietako dantza aretoan. Kuota 44 euro ordaindu behar d...

Aimar Maiz

Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omendu dituzte

CAFeko enpresa batzordeak, azken aste eta hilabeteetan hildako bi lankide omendu ditu gaur, ordubeteko lanuztearekin. Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura izan da, eta minutuko isilunea eta lore eskaintza ere egin dituzte. Abenduan hil zen Pa...

Goierriko Hitza

Lehenengo Stock Azoka antolatu du Bareak merkatarien elkarteak

Beasaingo Bareak merkatarien elkarteak 1. Stock Azoka antolatuko du. Gaur goizean egin dute aurkezpena Beasaingo udaletxean. Bertan esan dutenaren arabera, aukeren azoka hau datorren otsailaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea, hurrenez-hurren, egingo da plaza azpian. Bertan, Aitor Merchan Bareakeko teknikariak esan duenez, “kalitatezko produktuak preziorik onenetan” erosteko aukera izango da. Beste azoka batzuk ere antolatu ditu merkatarien elkarteak, baina hau da, egiten duten mota honetako lehenengoa. salgai jarriko dituzten produktuak denboraldi honetakoak izango dira, “dendetan saldu gabe gelditu dena”, argitu du teknikariak. Hala, dendariek, denboraldia berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute, eta bezeroek produktuak prezio onagoetan eskuratu ahal izango dituzte. 25 denda Merkatarien elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko merkatariei ere zabaldu zieten azokan parte hartzeko deia. Hala, esan dutene, 25 dendak eman dute izena. Guztiak dira Bareak elkarteko kideak, bat izan ezik. Gustura agertu dira antolatzaileak, “eskari asko jaso baititugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan zute”. Askotariko produktuak jarriko dituzte salgai: arropa, oinetakoak, eskulan produktuak, bizikletak, barne-diseinuko gauzak, joskintza produktuak, mertzeria, lentzeria, optika gaiak, osagarriak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol arropa eta materiala, besteak beste. Azokaz gainera, Bareak-en stand-a jarriko dute. Honekin, bezeroei eta baita kide ez diren [...]

Goierriko Hitza

Inauterietako ekintza sorta izango da egunotan

Inauteriak direla eta, herriko ikastetxeek eta kultur taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 16:00etan, Andramendi Ikastolakoek eta La Salle ikastetxekoek jaialdi bana egingo dute. Bihar, Ostadar dantza taldekoen jaialdia izango da, 11:00eta...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa