101 betetzeko bidean, jada
Ehun urtetan euri asko egiten du, eta gertaera asko jazotzen da. Kontatzeko ere istorio ugari izaten da. Horixe da hain zuzen Catalina Gaintzaren kasua, martxoaren 1ean mendea bete baitzuen. Catalina Gaintza Donostian jaio zen, 1912an. Irakaslea izan nahi zuela eta, maisu-maistra ikasketak egin zituen Donostian, eta praktikak ere bertan burutu zituen. Gero, ordea, patuak Goierrira ekarri zuen. Araman aritu zen irakasle lanetan, bi urtean. Oso gustuko zuen bere lanbidea, baina 27-28 urterekin Agustin Elosegirekin ezkondu zen, eta Ormaiztegira joan zen bizitzera. Orduan utzi zuen bere lana. Lau seme-alaba eduki zituen. Zaharrenak bikiak ziren. Gero alaba izan zuen, eta ondoren semea. Haiek zaintzera eta etxeko lanak egitera dedikatu zen ondorengo urteetan. Irakurtzea oso gustuko du Gainzak, eta duela lau hilabete arte irakurri izan ditu liburuak. Bere alabak aipatu duenez, orain ez du oso ondo ikusten eta utzi egin behar izan dio zeregin horri. Entzuteko ere zailtasunak ditu, baina gainerakoan ondo dago. Ahal duen guztietan irtetzen da kalera, paseatzera. Azken aldi honetan egin dituen hotzek soilik geldiarazi dute, eta eguraldi hobeak egin zain dago kalera jaisteko. Udaleko ordezkarien bisita Ostegunean, Ormaiztegiko Udaleko ordezkarien bisita izan zuen Gaintzak. Rosa Mari Urkia alkatea eta Idoia Irizar zinegotzia egon ziren berarekin. Lore sorta eta eskutitz [...]
Ehun urtetan euri asko egiten du, eta gertaera asko jazotzen da. Kontatzeko ere istorio ugari izaten da. Horixe da hain zuzen Catalina Gaintzaren kasua, martxoaren 1ean mendea bete baitzuen.
Catalina Gaintza Donostian jaio zen, 1912an. Irakaslea izan nahi zuela eta, maisu-maistra ikasketak egin zituen Donostian, eta praktikak ere bertan burutu zituen. Gero, ordea, patuak Goierrira ekarri zuen. Araman aritu zen irakasle lanetan, bi urtean. Oso gustuko zuen bere lanbidea, baina 27-28 urterekin Agustin Elosegirekin ezkondu zen, eta Ormaiztegira joan zen bizitzera. Orduan utzi zuen bere lana.
Lau seme-alaba eduki zituen. Zaharrenak bikiak ziren. Gero alaba izan zuen, eta ondoren semea. Haiek zaintzera eta etxeko lanak egitera dedikatu zen ondorengo urteetan.
Irakurtzea oso gustuko du Gainzak, eta duela lau hilabete arte irakurri izan ditu liburuak. Bere alabak aipatu duenez, orain ez du oso ondo ikusten eta utzi egin behar izan dio zeregin horri. Entzuteko ere zailtasunak ditu, baina gainerakoan ondo dago. Ahal duen guztietan irtetzen da kalera, paseatzera. Azken aldi honetan egin dituen hotzek soilik geldiarazi dute, eta eguraldi hobeak egin zain dago kalera jaisteko.
Udaleko ordezkarien bisita
Ostegunean, Ormaiztegiko Udaleko ordezkarien bisita izan zuen Gaintzak. Rosa Mari Urkia alkatea eta Idoia Irizar zinegotzia egon ziren berarekin. Lore sorta eta eskutitz bat oparitu zizkioten. Pozik hartu zituen, eta ordu erdiko tertulia egin zuten, giro onean.













