2012/3/15

Akapulko mendira irteera

Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuta, Beasaindik Akapulko mendira irteera egingo dute, hilaren 15ean (igandea), goizeko 8:00etan abiatuta.

Goierriko Hitza

‘El invitado’ filma

Asteburuan, El invitado filma emango dute Usurbe antzokian. Hau da ordutegia: Larunbata: 19:30 eta 22:15 Igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Astelehena: 19:30 eta 22:15

Goierriko Hitza

Arriarango mendi lasterketa eta euskal selekzioaren saioa, larunbatean

Bealak korrikalari taldeak eta Intxaurpe elkarteak antolatuta, aurreneko mendi lasterketa egingo dute larunbatean, Arriaranen. Proba nagusia arratsaldean izango da, baina haren aurretik, umeentzako saio berezi bat eta bazkari herrikoia antolatu dituzte...

Beasaingo Hitza

Urrup antzerki taldeak ‘Arrautza kontua’ lana eskainiko du Beasainen

Goierriko amateur mailako hainbat aktore biltzen dituen Urrup taldeak bere azken ekoizpena aurkeztuko du bihar, ostirala, Beasainen. Eugene Ionesco egilearen Arrautza kontua antzezlana eskainiko dute. Urrup taldeko kideek azaldu dutenez, “antzezl...

Beasaingo Hitza

Gaztetxoen areto futbol txapelketan izena emateko epea luzatu dute

Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, lehiaketa gaztetxoen artean ere zabaldu nahi dute. Hori dela eta, gazteentzako txapelketa ere antolatu nahi dute aurten. Pasa den asteburuan, lau taldek eman zuten izena, baina gehiago osatu nahi dit...

Beasaingo Hitza

Eskolarteko txirrindulari probak egingo dituzte larunbatean Ormaiztegin

Larunbat arratsaldean, 16:30etik aurrera, eskolarteko txirrindulari probak jokatuko dituzte Ormaiztegin. Kirol proba hori Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatu du Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin. Bertan Andoaingo, Tolosako eta Goierriko eskoletako ikasleek parte hartuko dute, eta hiru proba egingo dituzte: benjamin, alebin eta infantil mailako probak, hain zuzen. Ibilbideak 800 metro dauzka. Benjamin mailako kirolariek bi itzuli eman beharko dizkiote, alebin mailakoek sei buelta eta infantil mailakoek berriz, hamar. Txirrindulariak Itxune jatetxearen parean helmugaratuko dira, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, bertan banatuko dituzte sariak.

Estitxu Imaz

’500 urte, 500 plaza baietz’ erronkan parte hartzera deitu dute

Emaneurre Realaren lagun taldeak Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira iganderako antolatu duen 500 urte, 500 plaza baietz erronkan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Plaza Nagusian izango da ekitaldia, eta erronka, berriz, plazako perimetro...

Ordiziako Hitza

«Nik bezala, beste askok ere izan dezakete tokia txapelketan»

Aritz Lasa pilotari urretxuarrari elkarrizketa egin diote gaur Berria egunkarian. Txapelketarekin gustora dago, nahiz eta zortea ez duten...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bareaken ardo azoka

Bareak merkatari elkarteak Denda-Ardo Azoka antolatu du apirilaren 13 eta 14rako. Bideluze plazan jarriko dituzte postuak. Hau izango da ordutegia: Ostirala (hilak 13): 18:00-22:00 Larunbata (hilak 14): 12:00-14:30 eta 18:30-22:00

Goierriko Hitza

Myanmarko irudiak erakutsiko ditu Aitor Casadok

Bihar, 20:00etan, Legazpiko kultur etxean Birmania, bihotz zabaleko herria ikus-entzunezkoa eskainiko du Aitor Casado argazkilari legazpiarrak. Iaz Myanmarrera egindako bidaian egindako argazkiekin batera, bertakoen bizimoduaren berri emango du.

Legazpiko Hitza

Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus, batzokian

Beasaingo Batzokian bertso afaria antolatu dute. Ostiralean, 20:00etan izango da, eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute.

Beasaingo Hitza

‘Teleipuina’ txotxongilo emanaldia gaur Barrenan

Ikusi Makusi programaren barruan, eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta, Teleipuina txotxongilo emanaldia izango da gaur Barrena kultur etxean, 17:30ean. Saioa 3 eta 10 bitarteko haurrentzako da. Sarrera doan da.

Ordiziako Hitza

Larunbatean Nafarroako konkistari buruzko hitzaldia emango du Zuhaitz Akizuk Gabirian

Gaztelak Nafarroako erresuma konkistatu zuela 500 urte bete direnean, Zuhaitz Akizuk gai horri buruzko hitzaldia emango du larunbatean Gabiriako kultur etxean, 19:00etan. Antolatzaileek aipatu dutenez Ezkio-Itsasoko hizlariak besteak beste, Nafarroa no...

Estitxu Imaz

Bertso-antzerkia Lazkaon, Iñaxito pertsonaiarekin

Goierriko Bertso Eskolak bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna antolatu du, Lazkaon. Galtzagorriei to! Iñaxito du izenburua 70 minutuko iraupeneko ikuskariak. Trikuharri taldeko Xabier Sukia, Ibai Esoain eta Gorka Tolosa dira aktore-...

Aimar Maiz

Jai egitaraua osatzeko marrazki lehiaketa egingo dute bihar Lazkaon

San Prudentzio jaietako egitaraua hornituko duten irudiak sortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Lazkaoko Udalak, biharko. Aldi berean eta espazio berean margotu beharko dituzte partaideek beren lanak. Lehiaketa bihar 16:30ean hasiko da, Euskadi enpar...

Aimar Maiz

Ganbara Txiki abesbatzaren Lazkaoko kontzertua, bideoan

Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak kontzertua eskaini zuen pasa den asteburuan Lazkaoko San Migel ermitan. Aitor Biain Bidartek zuzendu zuen saioa eta Eli Mendiarazek pianoarekin lagundu zituen.

Goierriko Hitza

Lankidetza proiektuetako laguntzak hizpide plenoan

Beasaingo udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan. Besteak beste, lankidetza proiektuetako laguntzak eta gazte laguntzaileentzako bekak izango dituzte hizpide. Udal gobernuak emakumeen egunaren inguruan egindako adierazpena eta hainbat...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa