Rodriguez I. eta Zubiaga garaile
Igande eguerdian jende ugari bildu zen Zeraingo frontoian jokatu zen Urrezko Aizkolarien banakako hirugarren kanporaketara. Hamabi aizkolari lehiatu ziren; tartean Xabier Dorronsoro zeraindarra eta Jesus Mari Lasa legorretarra. Dorronsoro eta Lasa biga...
Igande eguerdian jende ugari bildu zen Zeraingo frontoian jokatu zen Urrezko Aizkolarien banakako hirugarren kanporaketara. Hamabi aizkolari lehiatu ziren; tartean Xabier Dorronsoro zeraindarra eta Jesus Mari Lasa legorretarra. Dorronsoro eta Lasa bigarren gelditu ziren lehen fasean (bata A eta bestea B zatian), baina bigarren fasean kanporatu ziren biak. Azkenean Rodriguez I. eta Zubiagak irabazi zituzten lehen postuak eta honekin txapelketan aurrera egiteko txartela. a. arrieta













