2012/5

Hogeita bosgarren urteurrenean, tontorretatik deiadarra

Goierrikoek bezala Gipuzkoa osoko eskola txikiek asteburu seinalatua izan dute. Herriko tontor batera igo, eta ikastetxeko komunitatea osatzen duten haur, guraso eta irakasle taldeek lau haizetara zabaldu dute mezua, Eskola txikiak bizirik, herri eta a...

Aimar Maiz

Dantza Eguna ospatu dute Ordizian

Dantza eguna ospatu zuten igandean Ordizian. Adin guztietako ia 400 dantzari elkartu ziren ordiziako kaleetan: Dantzari txikien zortzi talde –270 dantzari inguru– eta helduen lau –ehun bat dantzari–. Bi irizpide aintzat hartuta erabaki dute a...

Goierriko Hitza

Jentilbaratzak Erdi Aroko azokarako antolatutako ekitaldiak atzeratu egin dira

Datorren asteburuan, hilak 12 eta 13, Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian. Horren osagarri, Jentilbaratza 1512-2012 elkartea hainbat ekitaldi egitekoa zen Goen plazan. Elkarteko kideek Ordiziako Ahotsari jakinarazi diotenez, asteburu horretarako irag...

Ordiziako Hitza

‘Ipuinak eta bidaiak’ kontaketa

Beasaingo udal liburutegiak antolatuta, Miren Camison ipuin kontalariak “Ipuinak eta bidaiak” ikuskizuna egingo du ostegunean, hilak 10, 17:30ean.

Goierriko Hitza

‘Los juegos del hambre’ filma

Asteburuan, ‘Los juegos del hambre’ filma eskainiko dute Beasaingo Usurbe antzokian. Ordutegia: Hilak 11, ostirala: 22:15 Hilak 12, larunbata: 19:30 eta 22:15 Hilak 13, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Hilak 14, astelehena: 19:30 eta 22:15

Goierriko Hitza

Joxantonio Ormazabalen II. omenaldian ere jende asko inguratu zen

Joxantonio Ormazabalen heriotzaren bigarren urteurrenean herritarrek omenaldi xume bat egin zioten atzo Zegaman. 13:00etan hasi zen ekitaldia: Xabier Azurmendi dantzariak Agurra dantzatu zuen Toberako txistulariek lagunduta, Aitxuriko haurrek Ormazabal...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Landa eremuko hobekuntzei eta laguntzei buruz hitzaldia egingo dute Itsasondon, bihar

Itsasondoko landa ingurunea eta naturguneak babesteko, zaintzeko eta hobetzeko ekimenarekin jarraituz, udalak hitzaldi bat antolatu du biharko, asteazkena. Baserritarrak: Itsasondoko naturaren zaintzaileak. Gaztelekuan (Goiko plaza, 2) 19:30ean hasiko ...

Aimar Maiz

Bi diseinatzaile urretxuar Donostiako ‘Gure moda gaur’ lehiaketan izan dira

Auzmendik eta Soraluzek arropak egitea dute gustuko, eta hori lanbide bihurtzeko ari dira lanean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Festak musikaz beteta

Dagoeneko bi aste besterik ez dira falta aurtengo Loinatz jaiak hasteko. Maiatzaren 18an hasi eta 27ra arte iraungo dute festek, eta urtero bezala, musika eskaintza zabalarekin datoz. Besteak beste, Bongo Botrako, Inoren Ero Ni, Gozategi, Ingo al deu? eta Lain taldeek joko dute. Gurutze Sukia kultur teknikariak azaldu duenez, festa batzordean proposatutako taldeak dira denak. Egunaren arabera, musika mota bat edo bestea jartzen saiatzen dira, estiloa eta egun bakoitzeko publikoaren adina kontuan hartuta. «Taldeetan emakumeen presentzia» bermatzen ere saiatzen dira. Jaien aurreneko egunean, hilaren 18an, bertako taldeen kontzertua egingo dute, txosna batzordeak antolatuta. Sukiaren hitzetan, «aurreneko ostirala herriko taldeentzat» gordetzen dute. Having a laugh, TLS, Wild Hearts eta Hell Beer Boys taldeak igoko dira txosnetako oholtzara. Bideluze plazan berriz, «adin guztietarako modukoa den talde bat» jarri nahi izan dute, aurten Gozategi talde oriotarra; izan ere, Mariren jaitsiera dela eta, herritar gehien ateratzen den eguna da ostirala. Larunbata, gazteentzat Larunbata berriz, «batez ere gazteentzako eguna» izaten da, eta horien gustuko taldeak ekartzen saiatzen dira, «dantzarako modukoak gehienetan». Gazteen eskariz, Lain eta Bongo Botrako taldeak ekarriko dituzte. Lain, euskal talde gaztea da, pop musika egiten duena, eta gazteenen artean arrakasta handia izan duena. Bongo Botrako ere talde gaztea da, baina sona handia izan du Todos los días sale el sol [...]

Beasaingo Hitza

Ordizian I. Dantzari Eguna ospatuko da igandean

Ordiziako kaleak dantzari txiki eta helduz beteko dira datorren igandean. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna biziberritu eta Ordizian azken hilabeetan sortu den dantza giroari bultzada emate aldera, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek I. Dantzari Eguna antolatu dute. Dantzari txikien zortzi taldeak (Iruñeko Amaiur; Donibane Lohizuneko Begiraleak; Lazkaoko Oin-Arin; Zumarragako Irrintzi; Zaldibiako Iztueta; Beasaingo Aurtzaka; eta Ordiziako Jakintza eta Urdaneta) Barandiaran plazan elkartuko dira ohi bezala 11:00etan. Hamaiketakoa egin ondoren, herriguneko kaleetan egingo dute desfilea. 270 bat dantzari txiki inguru elkartuko dira. Helduen lau taldeak, berriz, Altamira auzoan elkartuko dira desfilea egiteko. Pasaiako Ilunbe-Elkarbide, Iruñeko Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dantzariak. Ehun bat lagun guztira. Horiek Altamiratik Buztuntzara, handik Lukusain plazara eta Barandiaran plazara egingo dute desfilea. Alardea denek elkarrekin Dantzari Eguneko berritasun nagusia helduen taldeen parte hartzea bada ere, haur eta helduek alarde bateratua egingo dutela ere bada. 13:15ak aldera hasiko dantzen alardea Barandiaran plazan, eta bi adin taldeek dantzak txandakatuko dituzte. Pilotalekuan bazkalduko dute denek ondoren, eta umeei jolaserako tartea utzi ondoren, erromeria izango dute arratsadean Arrabots taldearekin Plaza Nagusian.

Ordiziako Hitza

Urretxuk 8,2 milioi euro izango ditu 2012 jardunaldian gastatzeko

Iaz baino ia 880.000 euro gutxiagoko aurrekontua da onartu berri dena; murrizketek eta zorrek eraginda

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Txupinazoaren eta jaien hasieraren bideoa

Youtubeko beasain90 erabiltzaileak legazpiko Santikutz jaien txupinazoa bideoz jaso du.

Goierriko Hitza

Che Guevarari buruzko erakusketa bat zabalduko dute bihar

Ernesto Che Guevarari buruzko erakusketa bat inauguratuko dute bihar arratsaldean (19:00) Ordiziako Barrena kultur etxeko ezkaratzean. Manolo Carrascok duen argazki bildumatik egindako aukeraketa batekin osatu dute erakusketa. Kultur etxeko ordutegian ...

Ordiziako Hitza

Beasaingo Loinatz jaiak

08:00: Beasaingo Goizeresi Txistulari taldearekin goiz eresia. 09:00: Prozesioa Andre Mari Zeruratuaren elizatik Loinazko San Martinen basilikara. 10:30: Erromeria, usadiozko taloak, erroskilak, odolkiak eta barraskiloak dastatuz, Loinazko San Martinen...

Goierriko Hitza

Aritz Lasak ostegunean jokatuko du Arretxeren kontra

Ostegunean hasiko du Aritz Lasak eskuz banakako pilota txapelketa. Arretxe II.a izango du aurkari, Legazpin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa