2012/5

Gazta Egun hunkigarria

Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean, baina atzokoan inoiz baino jende gehiago ibili zela zioten urtero hutsik egiten ez dutenek. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: A...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Belen Arrondo: «Krisiaren aitzakian hezkuntza erabiltzen ari dira dirua aurrezteko»

Belen Arrondo (Beasain, 1956) STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaidea da, eta sindikatuko bozeramailea. Gasteizen bizi da. Irakasle ikasketak egitera joan zen, eta 1977. urtetik gaur arte, lanpostua hango Umandi ikastolan dauka. Espainiako gobernuak hezkuntzan murrizketak egingo dituela iragarri berri du. Arrondok, hala ere, murrizketak aspalditik datozela dio. Gasteizen bizi den arren, noizean behin Goierrira pozik etortzen da. Bere familia zuzena Beasainen bizi da, eta inguruko herrietan zeharkako famili ugari dauka. Belen Arrondok Goierriko berriak jarraitzen ditu. Hezkuntzari dagokionez, zeintzuk dira zehazki Espainiako gobernuak iragarri berri dituen murrizketak? Azken urteetan murrizketa ugari jasaten ari gara hezkuntza munduan, bereziki, irakaskuntza publikoan. Azkenak, Madriletik etorri dira: ikasleen kopurua %20 haziko da gelako, irakasleen eskola orduak igoko dituzte, bajak 10 egun pasa arte ez dira ordezkatuko, soldaten osagarriak kenduko dituzte, eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan hainbat neurri ezarriko dituzte. Azkenaldian, egunero ia, hezkuntzaren alorrean egingo dituzten murrizketen berri ematen dute. Gero eta larriagoa al da egoera? Zalantzarik gabe, azken neurri hauek eta aurrekoek, egoera larritzen dute. Hilabete asko daramatzagu hau guztia salatzen, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian zein Nafarroan: langile kopuruak behera egiten duen bitartean, ikasle kopurua gora doala, ordezkapenak ez direla modu egokian betetzen, lan zama gehitzen ari dela… Finean, hezkuntzan ez dela behar [...]

Goierriko Hitza

Mariren bizilekua

Goierriko Hitza

Jon Ander Albisu buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da, Olaetxeak 22 eta 21 irabazita

Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak bere lehenengo buruz buruko txapelketa handian ezin izan du aurreneko kanporaketa gainditu. Mikel Olaetxea aurrelari lizartzarraren aurka 22 eta 21 galdu du, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibarren. Markagailuan irauli han...

Aimar Maiz

Beasainek irabazi egin dio Eibarri, eta igoera fasean izatea bere esku dauka

Beasainek 2 eta 1 irabazio dio gaur Eibar B taldeari, Loinatz zelaian (18:00). Goierriko taldeak 2.B mailara igotzeko ‘play-off’-ean sartzeko urrats handia egin du, eta bere esku dauka. Zallak Azpeitiko Garmendipen berdindu besterik ez du egin (0-0) Lagun Onaken aurka, eta horrenbestez 3. Mailako IV. multzoko sailkapenean laugarren jarri da Beasain, sendo, 71 punturekin. Zallak, gaurko puntua batuta, 69 puntu ditu. Lehen zatian jokoan jaun eta jabe izan da Beasain. Baina Eibarrek markagailua husna iristea lortu du atsedenaldira. Berrekindakoan, sustoa iritsi da Loinatzera, bigarren zatia hasi eta berehala aurreratu baitira eibartarrak. Loinatz zelaiko harmailak bete egin dira gaur, klubaren deiari ehunka zaletuk erantzunda. Jarraitzaileek hauspotuta, bost minuturako berdindu du Beasainek, Javi Kintanaren golarekin. Nahia eta ezina gehiago azaleratu dute goierritarrek partidaren bukaerara hurreratu ahala. Erasora lotsarik gabe jo du Beasainek, atzealdea ongi zainduta. Fruitua 37. minutuan iritsi da, Aiertek 2 eta 1ekoa lortu duenean. Ezkerretik ateratako falta jaurtiketa buruz sareratu du. Aldea handitzeko astia ere izan dute etxekoek. 44. minutuan Oier Artolak gutxigatik kanpora bidali du baloia, atezainaren aurrean bakarrik, gainaldetik loratuta. Eibarrek hamar jokalarirekin bukatu du partida. Azkenean, zaletu ugariak gustura, jokalariak ere bai. Epaileak amaierako txistua jo orduko haurrak zelairatu eta 2011-12 denboraldi erregularreko Loinazko azken partida zoriontsu bukatu [...]

Beasaingo Hitza

Irene Sarria donostiarrak irabazi du Loinatz jaietako kartel lehiaketa

Gaur goizean banatu dituzte Beasaingo Loinatz jaietako kartela aukeratzeko lehiaketaren sariak. Irene Sarria donostiarrak jaso du sari nagusia, Punttu-punttuan lanari esker. Kartel hori erabiliko dute, bai herrian zehar jartzeko eta baita jaietako egitarauaren azalerako ere. Gaztetxoen mailan berriz, Irati Gonzalezen lana saritu dute. Lan horiek eta lehiaketan parte hartu duten beste guztiak, hilaren 13ra arte ikusgai egongo dira, Usurbe antzokian. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, denera 66 kartel jaso dituzte, horietako gehienak gaztetxoen mailan. “Ikastetxeetatik urtero egiten duten lana eskertu” nahi izan zuen Agirrek, “54 lan jasotzea, kopuru polita” baita. Helduen mailan berriz, 12 lan jaso dituzte. Horietatik, maila bakoitzean launa lan aukeratu zituen epaimahaiak, eta jendeak udalaren webgunean emandako botoen bidez aukeratu dute irabazlea. Nagusien mailan, 701 boto jaso ditu Irene Sarriak. Bigarren berriz, Mikel Cerdeira beasaindarra gelditu da, Gora Beasain lanarekin, 521 boto jasota. Sarriak azaldu duenez, iaz izan zen aurrenekoz Mariren jaitsieran, eta “zirrara handia” sentitu zuen. Herriko argi guztiak itzali ziren unea “magikoa” iruditu zitzaion, eta hori irudikatu nahi izan du bere lanean. Gaztetxoetan, Irati Gonzalezen Hamaika aukera lanak 261 boto jaso ditu, La Salleko ikasle talde batek egindako Koloreak zintzilik lanak baino zazpi boto gehiago. Gonzalezek, ‘B’ formako ahatearen jokoaren moduko bat egin du, eta [...]

Beasaingo Hitza

‘En un mundo mejor’ filma emango dute gaur

Gaur, maiatzak 1, jai eguna denez, Ordiziako Herri Antzokian emanaldia izango da. Iaz Urrezko Globoa eta orain bi urte ingelesez ari ez zen filma onenaren Oscar Saria irabazi zuen En un mundo mejor filma emango dute, saio bakarrean, 19:30ean. Sussane ...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa