Bellota Herramientas lantegiko langileek greba egunak deitu dituzte
Legazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Langileen batzordeak enpresak “soldatak murriztu, lanaldia luzatu, langileei malgutasun gehiago exijitu eta hitzarmena ez bermatzea” nahi duela salatu du. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Orain, zuzendaritzak ondoko proposamenak luzatu dizkio langileen batzordeari, honek salatu duenez: -Soldatak %5 murriztea -Lanaldia 40 ordutara luzatzea -Orduen poltsan matxurak 104 ordu igaro arte ez daitezela kontutan hartu -Plusak orain arte bezala gelditu daitezela -Bizi asegurua orain arte bezala gelditu dadila -Ez ditu hitzarmenaren ultra aktibitatea eta blindajea bermatzen Langileen Batzordeak argi dauka bost hilabeteko itxaronaldia eta gero enpresaren zuzendaritzak “lan erreforma aprobetxatu nahi duela, langileei euren lan baldintzak murrizteko”. Hasieratik “negoziaketa gogorra” izango zela esan zutela diote, baina “langileen eskubideen defentsan eta euren hitzarmenaren alde” lanean jarraituko dutela jakinarazi dute. Hori dela eta hiru greba egun deitu dituzte. Lehenak maiatzaren 30ean eta 31n egin zituzten eta azkena, datorren astelehenean, ekainaren 4an egingo dute. Geldialdiak, zortzi ordukoak izango dira lan txanda bakoitzeko. 7:30etik aurrera goizeko txandan daudenentzat eta 14:00etatik aurrera arratsaldekoan lan egingo dutenentzat. Gaueko txandan dauden langileek aurreko bietako edozeinetan hartu ahal [...]
Orain, zuzendaritzak ondoko proposamenak luzatu dizkio langileen batzordeari, honek salatu duenez:
-Soldatak %5 murriztea
-Lanaldia 40 ordutara luzatzea
-Orduen poltsan matxurak 104 ordu igaro arte ez daitezela kontutan hartu
-Plusak orain arte bezala gelditu daitezela
-Bizi asegurua orain arte bezala gelditu dadila
-Ez ditu hitzarmenaren ultra aktibitatea eta blindajea bermatzen
Langileen Batzordeak argi dauka bost hilabeteko itxaronaldia eta gero enpresaren zuzendaritzak “lan erreforma aprobetxatu nahi duela, langileei euren lan baldintzak murrizteko”. Hasieratik “negoziaketa gogorra” izango zela esan zutela diote, baina “langileen eskubideen defentsan eta euren hitzarmenaren alde” lanean jarraituko dutela jakinarazi dute.
Hori dela eta hiru greba egun deitu dituzte. Lehenak maiatzaren 30ean eta 31n egin zituzten eta azkena, datorren astelehenean, ekainaren 4an egingo dute. Geldialdiak, zortzi ordukoak izango dira lan txanda bakoitzeko. 7:30etik aurrera goizeko txandan daudenentzat eta 14:00etatik aurrera arratsaldekoan lan egingo dutenentzat. Gaueko txandan dauden langileek aurreko bietako edozeinetan hartu ahal izango dute parte.