Maiatzaren 30ean eta 31n egin dituzte jaialdiak Zelai Arizti aretoan, bi saio egon dira eguneko: goizekoa aiton-amonentzat eta arratsaldekoa guraso eta anai-arrebentzat.
Legazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Langileen batzordeak enpresak “soldatak murriztu, lanaldia luzatu, langileei malgutasun gehiago exijitu eta hitzarmena ez bermatzea” nahi duela salatu du. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Orain, zuzendaritzak ondoko proposamenak luzatu dizkio langileen batzordeari, honek salatu duenez: -Soldatak %5 murriztea -Lanaldia 40 ordutara luzatzea -Orduen poltsan matxurak 104 ordu igaro arte ez daitezela kontutan hartu -Plusak orain arte bezala gelditu daitezela -Bizi asegurua orain arte bezala gelditu dadila -Ez ditu hitzarmenaren ultra aktibitatea eta blindajea bermatzen Langileen Batzordeak argi dauka bost hilabeteko itxaronaldia eta gero enpresaren zuzendaritzak “lan erreforma aprobetxatu nahi duela, langileei euren lan baldintzak murrizteko”. Hasieratik “negoziaketa gogorra” izango zela esan zutela diote, baina “langileen eskubideen defentsan eta euren hitzarmenaren alde” lanean jarraituko dutela jakinarazi dute. Hori dela eta hiru greba egun deitu dituzte. Lehenak maiatzaren 30ean eta 31n egin zituzten eta azkena, datorren astelehenean, ekainaren 4an egingo dute. Geldialdiak, zortzi ordukoak izango dira lan txanda bakoitzeko. 7:30etik aurrera goizeko txandan daudenentzat eta 14:00etatik aurrera arratsaldekoan lan egingo dutenentzat. Gaueko txandan dauden langileek aurreko bietako edozeinetan hartu ahal [...]
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Frantzia, Biarno, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko hogei talde elkartuko dira, eta tartean da, noski, Garabi Ordizia taldea. 08:30erako bi zelaietan egon beharko dute taldeak, eta 09:00etan hasiko dira lehen faseko partidak. Finalak, berriz, 15:45ean hasiko dira Altamiran. Inoiz baino talde gehiago elkartuko ditu aurtengo Haurugbyk, eta hori dela eta, ohi baino ordubete lehenago hasiko da txapelketa. Aurten hirugarren aldiz hartuko ditu Beasainek lehen faseko partidak. Txapelketa erosoagoa antolatzeko erabaki zuen klubak Beasainen ere partidak jartzea, eta bide batez, errugbia Ordiziatik atera eta eskualdera zabaltzeko ahalegina egitea. Ordizia Rugby Elkartearen helburuetako bat euskaldeko neska-mutilekin harrobia lantzea da, oso garbi baitu harrobirik gabe ez dutela etorkizunik izango. Horrez gain, Haurugby txapelketaren beste helburuetako bat gazteen artean elkartasunaren eta lanaren balioak zabaltzea da. Lau multzotan banatuta Hogei taldeak bosteko lauko multzotan banatu dituzte. Hauek dira Ordizian jokatuko duten taldeak: A multzoa (Hernani, Bal, Villenueve Marsan, Baionako Avyron eta Bokale-Tarnos) eta B multzoa (Gaztedi, Getxo, USEP, Larresoro eta Uztaritze). Beasainen honakoek jokatuko dute: D multzoa (Garabi Ordizia, Aire Miramont, Argeles Gazost, Biarrizko Olympique eta Ondres) eta E multzoa (Gipuzkoa, Biarno iparraldea, Donibane Lohizune-Ziburu, Kanbo [...]
Lazkaoko Senpere biribilgunetik Lazkaibarren zehar Beasain eta Ordiziarantz doan errepide berria gaur zabalduko dute zirkulazioarentzat. CAF enpresarenak ziren lurretan ireki dute bide berria, Agauntza ibaiaren albotik. Senperen, Ordiziarantz doazenek ezker aldera jo beharko dute, gaur arte erabili izan den zuzengunea hartu beharrean. CAFen instalazioak bazterretik inguratu, eta N-1en zubiaren oinetan bukatzen da errepide berria. Handik aurrera lehengo bidetik jarraituko du zirkulazioak.
Ordizia Kirolean ekimenari bukaera emate aldera, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Gaztaren Ibilbideko sei etapeko bat egiteko deia egin die herritarrei. Etapa, berez, Ordiziatik Segurara da, baina alderantziz egingo dute. Frai Andrestik autobus ...
OGA Ordiziako Gazte Asanbladak gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur, 22:00etan, mus txapelketa jokatuko dute (6 euro bikoteko), eta bihar, 10:00etan, auzolana egingo dute. 17:00etan, berriz, AHTaren aurka Hernanin ...
Xabier Lete kantariaren omenez antolatu dute Sortuko dira besteak ikuskizuna ekainaren 9an iritsiko da Beasainera. Dozena bat kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian barrena, eta horietako bat izango da Beasaingoa. Antzizar kiroldegian egingo dute, 22:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Beasaingo eta Goierriko hainbat puntutan. Leteren omenezko ekitaldiak antolatzen jardun du Jose Angel Arbelaitzek. Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez, «Letek harreman estua izan du Goierrirekin eta Goierriko jendearekin». Hala, haren aurreneko kontzertua eta azken errezitaldia Goierrin egin zituela gogorarazi du. «1966. urtean, Seguran egin zuen lehen emanaldia, Lourdes Iriondorekin batera. Benito [Lertxundi] zen etortzekoa, baina gaixotu egin zen eta Letek hartu zuen haren tokia». Azken errezitaldia berriz, Ataunen egin zuen, hil baino hilabete lehenago. Leteren omenez, Xabier Lete gogoan ikuskizuna egin zuten aurrena, bere garaiko kantari ezagunekin. Orain berriz, Sortuko dira besteak ikuskizuna osatu dute. «Beste irekitasun bat eman nahi izan diogu, belaunaldi gazteago bateko kantariekin». Denen artean, «publiko guztientzako moduko saioa» antolatu dutela uste du Arbelaitzek, eta orain arteko saioetan, «jendeak ia kontzertu osoa kantuan» pasa duela azaldu du. Hiru belaunaldi batera Ekitaldian parte hartuko dutenetako bat da Joxan Goikoetxea akordeoi jotzailea. Sei musikarik osatutako taldea ariko dela azaldu zuen, kantariekin batera. Hau bezalako «kontzertu kolektibo bat» antolatzea ez dela erraza izan esan zuen, eta kontzertuan, «hiru belaunaldi ezberdin» elkartuko [...]
2,1 kilometroko saihesbide honi esker, zirkulazioa Zumarraga herrigunetik ez pasatzea ahalbideratuko da; bihar goizetik aurrera trafikoarentzat irekita egongo da.
Ordiziako Oianguren institutuko irakasleek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean ikastetxeko atarian. “Zerbitzu publikoetan ezartzen ari diren eta etor litezkeen murrizketen aurrean” euren desadostasuna adierazteko aurrerantzean ostegunero elkartuko dira irakasleak ikastetxe sarreran, 12:25ean. Hezkuntzan murrizketarik ez zioen pankartaren atzean 35-40 pertsona inguru elkartu zirela jakinarazi dute ikastetxetik. Hernanin, Errenterian eta beste zenbait institututan sortu diren plataformekin ere bat egin dute, eta horren emaitza izan da elkarretaratzea. Ikasturtea amaitu arte jarraituko dute ekimenarekin, eta “egoera aldatzen ez bada” datorren ikasturtean ere berdin jarraitzea aztertzen ari dira. Irakasleen ordezkari batek jakinarazi duenez, “elkarretaratzea ez bada beste zerbait pentsatu beharko da”.
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan, Zaldibiak gaur jokatuko du Restin (21:30), Andoainen aurka. Bihar, Errenteria-Olaberria (17:30, Fanderian) eta Bidegoian-Urretxu (18:30, Ernio) ariko dira, eta igandean Donostia-Lazkao (11:15, Altzan),
Barrenkalen, gaztetxearen eta pilotalekuaren arteko aparkalekua itxita egongo da kotxeentzat, goizeko 9:00etatik aurrera.
Arrastaka Mendi Taldeak, asteburu pasako beste irteera bat antolatu du datorren astebururako (hilak 9 eta 10). Huesca aldera (Aragoi, Espainia) joango dira. Aurreneko egunean, Peña Rueba mendia igoko dute, eta bigarrenean, eskalada praktikak egingo dituzte. Larunbatean, Varela Portillotik abiatuta, Peña Rueba (1.176 metro) gaina igoko dute. Tontorretik, Riglosko mailoen ikuspegi ederraz gozatuko dute. Bidean, ordea, mendian ibiltzeko modu ezberdinak probatuko dituzte, hala nola bidezidorrak, ferratak, ertzak… eta eskaladarako prestatutako tokietan dauden eskailerak, kateak eta heldulekuak, besteak beste. Peña Ruebara mendebaldetik igo eta hegoaldetik jaitsiko dira, ibilbide zirkularra osatuz. Igandean berriz, La Moran eskalada praktikak egingo dituzte. Bi ekintza horietan parte hartzeko, bai buruz eta bai fisikoki sendo egon behar dela azaldu dute Arrastakakoek. Parte hartu nahi dutenek, Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean egingo den bilerara joan behar dute. Bilera asteartean, ekainak 5, izango da, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka elkartearen webgunea bisitatu dezake, edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu. Irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.
Bihar jokatuko da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa Altamira estadioan, 17:30ean hasita. Lau kidez osatutako hamabost-hamasei taldek parte hartuko dute –gaur da izena emateko azken eguna–. Bost proba egin beharko dituzte: 100 metro, 1.000 m...