Haurugbyk 20 talde hartuko ditu bihar, horietako 15 Frantzia eta Iparraldekoak
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Frantzia, Biarno, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko hogei talde elkartuko dira, eta tartean da, noski, Garabi Ordizia taldea. 08:30erako bi zelaietan egon beharko dute taldeak, eta 09:00etan hasiko dira lehen faseko partidak. Finalak, berriz, 15:45ean hasiko dira Altamiran. Inoiz baino talde gehiago elkartuko ditu aurtengo Haurugbyk, eta hori dela eta, ohi baino ordubete lehenago hasiko da txapelketa. Aurten hirugarren aldiz hartuko ditu Beasainek lehen faseko partidak. Txapelketa erosoagoa antolatzeko erabaki zuen klubak Beasainen ere partidak jartzea, eta bide batez, errugbia Ordiziatik atera eta eskualdera zabaltzeko ahalegina egitea. Ordizia Rugby Elkartearen helburuetako bat euskaldeko neska-mutilekin harrobia lantzea da, oso garbi baitu harrobirik gabe ez dutela etorkizunik izango. Horrez gain, Haurugby txapelketaren beste helburuetako bat gazteen artean elkartasunaren eta lanaren balioak zabaltzea da. Lau multzotan banatuta Hogei taldeak bosteko lauko multzotan banatu dituzte. Hauek dira Ordizian jokatuko duten taldeak: A multzoa (Hernani, Bal, Villenueve Marsan, Baionako Avyron eta Bokale-Tarnos) eta B multzoa (Gaztedi, Getxo, USEP, Larresoro eta Uztaritze). Beasainen honakoek jokatuko dute: D multzoa (Garabi Ordizia, Aire Miramont, Argeles Gazost, Biarrizko Olympique eta Ondres) eta E multzoa (Gipuzkoa, Biarno iparraldea, Donibane Lohizune-Ziburu, Kanbo [...]
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Frantzia, Biarno, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko hogei talde elkartuko dira, eta tartean da, noski, Garabi Ordizia taldea. 08:30erako bi zelaietan egon beharko dute taldeak, eta 09:00etan hasiko dira lehen faseko partidak. Finalak, berriz, 15:45ean hasiko dira Altamiran.
Inoiz baino talde gehiago elkartuko ditu aurtengo Haurugbyk, eta hori dela eta, ohi baino ordubete lehenago hasiko da txapelketa. Aurten hirugarren aldiz hartuko ditu Beasainek lehen faseko partidak. Txapelketa erosoagoa antolatzeko erabaki zuen klubak Beasainen ere partidak jartzea, eta bide batez, errugbia Ordiziatik atera eta eskualdera zabaltzeko ahalegina egitea.
Ordizia Rugby Elkartearen helburuetako bat euskaldeko neska-mutilekin harrobia lantzea da, oso garbi baitu harrobirik gabe ez dutela etorkizunik izango. Horrez gain, Haurugby txapelketaren beste helburuetako bat gazteen artean elkartasunaren eta lanaren balioak zabaltzea da.
Lau multzotan banatuta
Hogei taldeak bosteko lauko multzotan banatu dituzte. Hauek dira Ordizian jokatuko duten taldeak: A multzoa (Hernani, Bal, Villenueve Marsan, Baionako Avyron eta Bokale-Tarnos) eta B multzoa (Gaztedi, Getxo, USEP, Larresoro eta Uztaritze). Beasainen honakoek jokatuko dute: D multzoa (Garabi Ordizia, Aire Miramont, Argeles Gazost, Biarrizko Olympique eta Ondres) eta E multzoa (Gipuzkoa, Biarno iparraldea, Donibane Lohizune-Ziburu, Kanbo eta Patacquais). Antolatzaileen arabera, 17:30ak aldera bukatuko da txapelketa, eta horren ondoren, 18:00etan, merienda egingo dute talde guztiek Otegi-Enean.