Kuadrilla arteko atletismo txapelketa bihar izango da
Bihar jokatuko da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa Altamira estadioan, 17:30ean hasita. Lau kidez osatutako hamabost-hamasei taldek parte hartuko dute –gaur da izena emateko azken eguna–. Bost proba egin beharko dituzte: 100 metro, 1.000 m...
Bihar jokatuko da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa Altamira estadioan, 17:30ean hasita. Lau kidez osatutako hamabost-hamasei taldek parte hartuko dute –gaur da izena emateko azken eguna–. Bost proba egin beharko dituzte: 100 metro, 1.000 metro, gorako jauzia, xabalina eta 4×100 erreleboak. Parte hartzaile guztiei banatuko dizkiete sariak.