Oianguren institutuko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen aurka
Ordiziako Oianguren institutuko irakasleek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean ikastetxeko atarian. “Zerbitzu publikoetan ezartzen ari diren eta etor litezkeen murrizketen aurrean” euren desadostasuna adierazteko aurrerantzean ostegunero elkartuko dira irakasleak ikastetxe sarreran, 12:25ean. Hezkuntzan murrizketarik ez zioen pankartaren atzean 35-40 pertsona inguru elkartu zirela jakinarazi dute ikastetxetik. Hernanin, Errenterian eta beste zenbait institututan sortu diren plataformekin ere bat egin dute, eta horren emaitza izan da elkarretaratzea. Ikasturtea amaitu arte jarraituko dute ekimenarekin, eta “egoera aldatzen ez bada” datorren ikasturtean ere berdin jarraitzea aztertzen ari dira. Irakasleen ordezkari batek jakinarazi duenez, “elkarretaratzea ez bada beste zerbait pentsatu beharko da”.
Ordiziako Oianguren institutuko irakasleek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean ikastetxeko atarian. “Zerbitzu publikoetan ezartzen ari diren eta etor litezkeen murrizketen aurrean” euren desadostasuna adierazteko aurrerantzean ostegunero elkartuko dira irakasleak ikastetxe sarreran, 12:25ean.
Hezkuntzan murrizketarik ez zioen pankartaren atzean 35-40 pertsona inguru elkartu zirela jakinarazi dute ikastetxetik. Hernanin, Errenterian eta beste zenbait institututan sortu diren plataformekin ere bat egin dute, eta horren emaitza izan da elkarretaratzea.
Ikasturtea amaitu arte jarraituko dute ekimenarekin, eta “egoera aldatzen ez bada” datorren ikasturtean ere berdin jarraitzea aztertzen ari dira. Irakasleen ordezkari batek jakinarazi duenez, “elkarretaratzea ez bada beste zerbait pentsatu beharko da”.