Arrate Garin, Gipuzkoako txapeldun segalaritzan
Arrate Garinek Gipuzkoako txapelketa irabazi du. Igandean Amasan (Villabona) jokatu zen emakumezkoen sega lehiaketa, hiru kirolariren artean. Tradiziozko eran aritu ziren, 20 minutuko lanean nork belar kilo gehien ebaki. Garinek 534 kilo belar ebaki zu...
Arrate Garinek Gipuzkoako txapelketa irabazi du. Igandean Amasan (Villabona) jokatu zen emakumezkoen sega lehiaketa, hiru kirolariren artean. Tradiziozko eran aritu ziren, 20 minutuko lanean nork belar kilo gehien ebaki.
Garinek 534 kilo belar ebaki zuen. Bigarren Alazne Etxeburua zizurkildarra geratu zen (523,5 kilo), eta hirugarren Igaro Balda hernialdearra (329,5 kilo). Bakoitzak lau sail zeuzkan izendatuak, guztira 464 metro koadro. Hala ere, azalera baino garrantzitsuagoa zen pisua, eta Garin nagusi izan zen baskulan. Iñaki Izagirre izan zuen legorretarrak laguntzaile eta zorroztaile.
Etxeburuak azalera gehiago ebaki zuen, laugarren sailari ere ekin baitzion (beste biek hirugarrenean bukatu zuten, denboraz. Txukuntasun aldetik bikain aritu ziren hirurak, eta inork ez zuen denbora-zigorrik jaso.












