
Parte hartze prozesu integralaren lehenengo fasea amaituta, bigarrenari helduko diote berehala

Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxeko DBHko ikasle talde batek elbarriek dituzten trabak aintzat hartuta Urretxuko eta Zumarragako mapa egin du

Arrate Garinek Gipuzkoako txapelketa irabazi du. Igandean Amasan (Villabona) jokatu zen emakumezkoen sega lehiaketa, hiru kirolariren artean. Tradiziozko eran aritu ziren, 20 minutuko lanean nork belar kilo gehien ebaki. Garinek 534 kilo belar ebaki zu...

Gipuzkoako aldundiak zirkulazioko aldaketak egingo ditu Ataunen, errepidean ibilgailuen abiadura murritzarazteko. San Martingo sarreretan seinaleak kokatuko dituzte, eta lurrean oztopoak. Plazan hasiko dira. Eskola parean zer egin aztertzen ari dira, e...

Ataungo Atseden Toki elkarteak egunpasa antolatu du ekainaren 14rako. Navarretera eta Naiarara (Errioxa) joango dira, 08:30ean irten eta 21:00etan itzuli, autobusean. Hestebete fabrika eta upategi bat ikusiko dituzte, eta Alesonen bazkaldu. Bazkideek 3...

Legazpiko Udalak Eusko Jaurlaritzak aurten lehen aldiz banatu duen urrezko tak21 saria jaso du. Agenda 21aren kalitatea eta herria iraunkortasunaren alde urteetan egindako lana da saritu dutena. Jasangarritasunerako udalerrien euskal sareko 200 udalerritatik 47k hartu dute parte sariketan. Zilarrezko sei sari banatu dituzte: Amurrioko, Areatzako, Donostiako, Tolosako, Gasteizko eta Zarauzko udalek jaso dituzte, hain zuzen. Eta urrezko bi, Durango ere saritu baitute Legazpirekin batera. Tak21 Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitatea neurtzen eta aitortzen duen auditoretza sistema bat da. 40 irizpide eta 100dik gora adierazlerekin Agenda 21en barneko prozesu guztiak neurtzen ditu. Gainera, kalitate onena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu, lortutako emaitzen arabera, Legazpiren kasuan bezala. Legazpik sari hau jaso du, besteak beste ondoko arrazoi hauengatik: -Etorkizunean zer nolako Legazpi nahi dugun zehazten duen plan bat duelako -Plan horrek ingurumena, gizarte garapena eta ekonomia sustatzea kontutan hartzen dituelako -Urtero aurreikusitakoa ea bete dugun ala ez aztertzen dugulako eta horren arabera hurrengo urteko ekintzak zehazten dituztelako. -Pasatu diren korporazio guztiek bultzatu dutelako -Udal langileek parte hartzen dutelako -Herritarren foroa hilero elkartzen delako. -Mugikortasun iraunkorreko plana aurrera eramaten ari direlako -Gure natur ondarea ezagutzeko ikerketa sakona egin dutelako -Urteroko ingurumen helburuak betetzen dituztelako. -Ingurumenerako eta osasunerako kalte gutxiago egiten duten produktuek erosten [...]

Beasaingo udalbatzak osoko bilkura egingo du bihar, 19:00etan. Landuko duten gai zerrendan, hileta zibilak egiteko eta hilerrian errautsentzako kolunbarioa jartzeko ordenantzak daude, besteak beste. Horrez gain, Loinatz musika eskolaren tarifak eta bes...

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazlearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar Goierriko Hitzak. Joan den astean aurkeztu zuen Zubizarretak bere hamargarren nobela, Hiru gutun Iruñetik izenekoa. 36ko Gerrak banandu eta urrundutako bi ordiziarren –Gabriel Arratibel eta Rafael Zubeldia– istorioa kontatzen du. Atzerakako bidaia literarioak idaztea beharrezkoak direla uste du, norberak bere ondorioak atera ditzan. Hauexek dira elkarrizketaren zenbait pasarte: - “Oroimena, batez ere ezabatua nahi izaten denean, oso da beharrezkoa” - “Ez dut ezkutuka edo zeharka ibiltzeko gogorik izan nobela hau idazterakoan” - “Faxismoa lokartuta egon dela iruditzen zait, baina gero eta lotsagabeago ageri da”

Eider Alkorta, Karmelo Landa eta Xabier Barandiaran politologoek hitzaldia egingo dute bihar, 18:30ean, Gerriko elkartean. Nazioen Mundua herri ekimenak antolatuta, Erabakitzeko eskubidearen bidean gaia jorratuko dute. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak gi...

Ordiziako Buztuntza auzoan egiten ari diren urbanizazio lanak direla medio, Tximistako zubia itxita egongo da bihar eta etzi autoentzako. Horrez gain, gaurtik ostiralera bitarte Buztuntza auzoaren sarrera-irteera gunean dagoen autobus geltokia ere ez d...

Nora Tobar atleta ataundar atleta alebinak proba konbinatuetako Gipuzkoako txapela jantzi du. Igandean Lasarten jokatu zen. Pisu jaurtiketan (7,35 metro), luzera jauzian (3,90m) eta abiadurako 60 metroetan (8.93 segundo) irabazi egin zituen probak. Hiruren puntuazioak batuta, alebin nesketan txapeldun atera da.

Jon Zubiaga aktoreak Buah txabal antzezlana jokatuko du, gaur, Maizpiden. Hogei urte inguruko Beti gaztearen gora-beherak kontatzen ditu. Unai Iturriagak idatzitakoa da.

Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko 150. urtemuga gogoratzeko, San Martin parrokiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Ostiralean, Nikolas Zumalde fraide frantziskotarrak hitz egingo du, 19:00etan, udaletxean. Igandean berriz, fe...

Azken bi asteetan hiru aldiz atxilotu duten 31 urteko gizonezkoa, Boomer ezizenez ezaguna dena, kartzelan sartu dute gaur, epailearen aurretik pasa eta gero. Ilobari eta beste senide batzuei mehatxu egiteagatik atxilotu zuten aurrena; motor bat lapurtz...





