Hileta zibilak egin ahal izateko ordenantza aztertuko dute osoko bilkuran
Beasaingo udalbatzak osoko bilkura egingo du bihar, 19:00etan. Landuko duten gai zerrendan, hileta zibilak egiteko eta hilerrian errautsentzako kolunbarioa jartzeko ordenantzak daude, besteak beste. Horrez gain, Loinatz musika eskolaren tarifak eta bes...
Beasaingo udalbatzak osoko bilkura egingo du bihar, 19:00etan. Landuko duten gai zerrendan, hileta zibilak egiteko eta hilerrian errautsentzako kolunbarioa jartzeko ordenantzak daude, besteak beste. Horrez gain, Loinatz musika eskolaren tarifak eta beste hainbat tasa ezarriko dituzte. Bukatzeko, Bilduk aurkeztutako bi mozio aztertuko dituzte, 36ko gerrako fusilatuei buruzkoa eta Nafarroaren konkistaren ingurukoa.












