Kartzelan sartu dute iloba mehatxatu zuen gizona, hamar egunean hiru aldiz atxilotu eta gero
Azken bi asteetan hiru aldiz atxilotu duten 31 urteko gizonezkoa, Boomer ezizenez ezaguna dena, kartzelan sartu dute gaur, epailearen aurretik pasa eta gero. Ilobari eta beste senide batzuei mehatxu egiteagatik atxilotu zuten aurrena; motor bat lapurtz...
Azken bi asteetan hiru aldiz atxilotu duten 31 urteko gizonezkoa, Boomer ezizenez ezaguna dena, kartzelan sartu dute gaur, epailearen aurretik pasa eta gero. Ilobari eta beste senide batzuei mehatxu egiteagatik atxilotu zuten aurrena; motor bat lapurtzen saiatzeagatik gero. Eta atzo, bikotekideari tratu txar fisikoak emateagatik atxilotu zuten, emakumeak haren kontrako salaketa jarri eta gero. Epailearen aurretik pasa eta gero, kartzelan sartu dute. Guztira, 36 aldiz atxilotu dute 31 urteko gizonezkoa, eta 30 aldiz sartu dute espetxean.












