Legazpi udalak urrezko tak21 saria jaso du
Legazpiko Udalak Eusko Jaurlaritzak aurten lehen aldiz banatu duen urrezko tak21 saria jaso du. Agenda 21aren kalitatea eta herria iraunkortasunaren alde urteetan egindako lana da saritu dutena. Jasangarritasunerako udalerrien euskal sareko 200 udalerritatik 47k hartu dute parte sariketan. Zilarrezko sei sari banatu dituzte: Amurrioko, Areatzako, Donostiako, Tolosako, Gasteizko eta Zarauzko udalek jaso dituzte, hain zuzen. Eta urrezko bi, Durango ere saritu baitute Legazpirekin batera. Tak21 Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitatea neurtzen eta aitortzen duen auditoretza sistema bat da. 40 irizpide eta 100dik gora adierazlerekin Agenda 21en barneko prozesu guztiak neurtzen ditu. Gainera, kalitate onena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu, lortutako emaitzen arabera, Legazpiren kasuan bezala. Legazpik sari hau jaso du, besteak beste ondoko arrazoi hauengatik: -Etorkizunean zer nolako Legazpi nahi dugun zehazten duen plan bat duelako -Plan horrek ingurumena, gizarte garapena eta ekonomia sustatzea kontutan hartzen dituelako -Urtero aurreikusitakoa ea bete dugun ala ez aztertzen dugulako eta horren arabera hurrengo urteko ekintzak zehazten dituztelako. -Pasatu diren korporazio guztiek bultzatu dutelako -Udal langileek parte hartzen dutelako -Herritarren foroa hilero elkartzen delako. -Mugikortasun iraunkorreko plana aurrera eramaten ari direlako -Gure natur ondarea ezagutzeko ikerketa sakona egin dutelako -Urteroko ingurumen helburuak betetzen dituztelako. -Ingurumenerako eta osasunerako kalte gutxiago egiten duten produktuek erosten [...]

Josune Makaia Uggasako ingurumen teknikaria, Oscar Valbuena PSE-EEko zinegoztia, Jabier Iraeta EAJko zinegotzia, Kepa Urtzelai alkatea, Igor Urrate Agenda 21eko zinegotzia eta Inma Hernandez Agenda 21eko teknikaria
Tak21 Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitatea neurtzen eta aitortzen duen auditoretza sistema bat da. 40 irizpide eta 100dik gora adierazlerekin Agenda 21en barneko prozesu guztiak neurtzen ditu. Gainera, kalitate onena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu, lortutako emaitzen arabera, Legazpiren kasuan bezala.
Legazpik sari hau jaso du, besteak beste ondoko arrazoi hauengatik:
-Etorkizunean zer nolako Legazpi nahi dugun zehazten duen plan bat duelako
-Plan horrek ingurumena, gizarte garapena eta ekonomia sustatzea kontutan hartzen dituelako
-Urtero aurreikusitakoa ea bete dugun ala ez aztertzen dugulako eta horren arabera hurrengo urteko ekintzak zehazten dituztelako.
-Pasatu diren korporazio guztiek bultzatu dutelako
-Udal langileek parte hartzen dutelako
-Herritarren foroa hilero elkartzen delako.
-Mugikortasun iraunkorreko plana aurrera eramaten ari direlako
-Gure natur ondarea ezagutzeko ikerketa sakona egin dutelako
-Urteroko ingurumen helburuak betetzen dituztelako.
-Ingurumenerako eta osasunerako kalte gutxiago egiten duten produktuek erosten dituztelako
-Bidezko merkataritza bultzatzen ari direlako
-Telazko poltsak, erosketetako orgak … erabiltzeko antolatzen diren kanpainetan legazpiarrok aktiboki parte hartzen dutelako
-Herriko zenbait elkarterekin elkarlana bultzatzen dutelako
-Gai hauek aztertzeko Garapen Iraunkorreko batzorde bat dagoelako
-Hobekuntza neurtzeko urtero adierazleak kalkulatzen dituztelako
-Klima Aldaketaren aurkako plan bat dutelako
-Urtero ibaia auzolanean garbitzeko Erreka Eguna antolatzen dutelako.
-Urtero Aste Berdea, Mugikortasunaren Astea… eta sentikortzeko bestelako ekintzak antolatzen dituztelako
-Legazpiarrok ohitura onak hartzen ari direlako. Adibidez gero eta ur gutxiago kontsumitzea
-Oinezkoek eta bizikletek poliki poliki herrian tokia irabazten dutelako












