Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko 150. urtemuga gogoratuko dute
Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko 150. urtemuga gogoratzeko, San Martin parrokiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Ostiralean, Nikolas Zumalde fraide frantziskotarrak hitz egingo du, 19:00etan, udaletxean. Igandean berriz, fe...
Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko 150. urtemuga gogoratzeko, San Martin parrokiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Ostiralean, Nikolas Zumalde fraide frantziskotarrak hitz egingo du, 19:00etan, udaletxean. Igandean berriz, festetan egitekoa zen baina euriagatik bertan behera gelditu zen prozesioa egingo dute, 10:00etan, San Martin parrokiatik abiatuta. Basilikan, meza egingo dute, eta atarian, dantzarien eta txistularien saioa izango da. Iluntzean berriz, Loinatz abesbatzaren saioa izango da, 19:00etan, San Martin parrokian.












