
Musika zuzendutako bertsioa: Nazioen Mundua, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ekimenak antolatuta, Autodeterminazioaren aldeko jaia ari dira ospatzen, goizean goizetik hasita Lazkaon. “Gure esku dago” leloa aukeratu dute gaurko jaiari izena...

Elite eta 23 urtez azpikoen mailan jokatu da gaur goizean Urretxun Euskadi mailako XXXI. Kutxa Sari Nagusia-Goierriko Itzulia; 110 kilometroko ibilbideak Santa...

Beasaingo Igartza Igeriketa Taldeak 25 urte bete ditu. Urteurrena ospatze aldera, egun osoko jaia egiten ari dira gaur. Goizean eta arratsaldean haurrentzako puzgarriak eta jokoak antolatu dituzte Gernika pasealekuko pilotalekuan. Goming-a, puzgarriak, zezen mekanikoa, eta urrekin lotutako jolasak izan dituzte aukeratzeko bertara gerturatu diren haurrek. Urteurrena ospatzeaz gainera, gaurko ekintzek ere badute beste helburu bat, taldea herrian ezagutzera ematea, hain zuzen. 25 urteko ibilbidea duen arren, eta “azken urteetan taldea asko hazi den arren” herrian ez dela oso ezaguna esan dute taldeko kideek. Gaurko jaiaz gainera, urteurrenarekin lotutako logoa eta txapel bereziak ere atera dituzte. Eta ospakizunak borobiltzeko datorren asteburuan Zuatzara (Araba) irteera antolatu dute.

Corpus Christi Herri Krossaren 34. aldia ospatu da gaur goizean Legorretan. Bi mailatan jokatu da lasterketa, haurren mailan eta helduenean. Helduen lasterketan 171 korrikalarik hartu dute parte aurtengo lasterketan, 147 gizonezkok eta 24 emakumezkok. Jose Javier Cuadrado izan da irabazlea aurten gizonezkoetan 24 minutu eta 25 segundoko denbora eginda. Emakumezkoetan aldiz, Izaro Rubio izan da garaile 29 minutu eta segundo bateko denborarekin. Errekorrik ez da hatsi aurten, momentuz, gizonezkoetan Hossain Kaanache oriotarrak dauka marka, iaz ipinia: 23minutu eta 29segundo. Emakumeetan, aldiz, 2010ean ezarri zuen Ainhoa Sanz urretxuarrak, 27 minutu eta 26 segundotan. 11:30ean eman zaio hasiera helduen lasterketari Legorretako plazan eta 7,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute korrikalariek, herriguneko zirkuituari hiru itzuli egitea izan da egin beharreko lana. Aurretik jokatu da haurren mailakoa. 10:30ean hasi dira korrika lasterkariak. Kimuen, haurren eta kadeteen mailan banatu dira sariak haurren mailan. Horrela gelditu da sailkapen orokorra: Kimuetan: Urko Garmendia. Haurretan: Adrian Pajares eta June Alustiza Kadeteetan: Mikel Felipe Ekimena Legorretarako Udalak eta Bilkoin elkarteak antolatzen dute urtero. Behin proba amaituta hamaiketakoa egin dute guztiek pilotalekuan. Hainbat sariren zozketa ere egin dute bertan, festa giroan. Baina Corpus Christi eguneko ospakizunak ez dira horrekin amaituko gau Legorretan. 18:00etan ardo dastatze txapelketa egingo dute plazan [...]