Giro paregabean ospatu du Igartza Igeriketa Taldeak 25. urteurreneko jaia
Beasaingo Igartza Igeriketa Taldeak 25 urte bete ditu. Urteurrena ospatze aldera, egun osoko jaia egiten ari dira gaur. Goizean eta arratsaldean haurrentzako puzgarriak eta jokoak antolatu dituzte Gernika pasealekuko pilotalekuan. Goming-a, puzgarriak, zezen mekanikoa, eta urrekin lotutako jolasak izan dituzte aukeratzeko bertara gerturatu diren haurrek. Urteurrena ospatzeaz gainera, gaurko ekintzek ere badute beste helburu bat, taldea herrian ezagutzera ematea, hain zuzen. 25 urteko ibilbidea duen arren, eta “azken urteetan taldea asko hazi den arren” herrian ez dela oso ezaguna esan dute taldeko kideek. Gaurko jaiaz gainera, urteurrenarekin lotutako logoa eta txapel bereziak ere atera dituzte. Eta ospakizunak borobiltzeko datorren asteburuan Zuatzara (Araba) irteera antolatu dute.
Urteurrena ospatzeaz gainera, gaurko ekintzek ere badute beste helburu bat, taldea herrian ezagutzera ematea, hain zuzen. 25 urteko ibilbidea duen arren, eta “azken urteetan taldea asko hazi den arren” herrian ez dela oso ezaguna esan dute taldeko kideek.
Gaurko jaiaz gainera, urteurrenarekin lotutako logoa eta txapel bereziak ere atera dituzte. Eta ospakizunak borobiltzeko datorren asteburuan Zuatzara (Araba) irteera antolatu dute.














