Autodeterminazioaren aldeko uholdea musikaren erritmora

Musika zuzendutako bertsioa: Nazioen Mundua, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ekimenak antolatuta, Autodeterminazioaren aldeko jaia ari dira ospatzen, goizean goizetik hasita Lazkaon. “Gure esku dago” leloa aukeratu dute gaurko jaiari izena...

Musika zuzendutako bertsioa:

Nazioen Mundua, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ekimenak antolatuta, Autodeterminazioaren aldeko jaia ari dira ospatzen, goizean goizetik hasita Lazkaon. “Gure esku dago” leloa aukeratu dute gaurko jaiari izena emateko, eta hain zuzen, horrekin lotutakoa da, eguneko ekintza esanguratsuena: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Eskuetan abestiarekin egin dute dantza-koreografia edo flashmob erraldoia. Bostehun pertsonatik gora bildu da 18:00etan Lazkaoko plazan, aurrez ikasitako pausoen erritmora koreografia erraldoia osatzeko.

Jaia arratsaldean “lehertu” bada ere, goizetik hasi da giroa berotzen. 11:00etan Erremonte jaialdia izan da Barandiaran kiroldegian. 13:30ean, aldiz, kaleak alaitu dituzte Lazkaotxiki musika eskolako trikitilariek. 14:30ean egin dute herri bazkaria pilotalekuan eta behin indarberrituta, flashmobaren txanda izan da arratsaldean.

Baina, jaiak aurrera jarraituko du, 19:30ean sagardo dastatzea eta talo jana daude aurreikusita, eta ordu berean izango da Asto Kaka lehiaketa. Joxpi Intsaustiren lau astori jare egingo diete ikastolaren eta plazako frontoiaren arteko eremu hesituan. Gorotza lehenengo egiten duenak izendatuko du saria, 600 eurokoa. Lurra, aurrez, koadroka markatu dute antolatzaileek. Sari bakoitzari dagozkion errifa-txartelak saldu dituzte, eta ongarritutako laukia noren izenean dagoen, txartel horren jabeak jasoko du diru-saria.

Egunari amaiera eman eta gauari ongietorria egiteko doako kontzertuak izango dira plazan: Lauroba eta Esne Beltza arituko dira taula gainean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa