Ataun San Martinen abiadura gutxitzeko irlak kokatu dituzte
Gipuzkoako Foru Aldundiak irlatxo batzuk eraiki ditu Ataunen, San Martin auzoko plazaren parean. Errepide nagusiak herriguneak zeharkatzen dituen tokietan ibilgailuen abiadura motelarazteko neurrietan lehena gauzatu du. Bidearen bazterrean, albo banatan jarri dituzte irlatxoak, norantza bakoitzean. Zirkulazioa abiadura txikiagoan pasatzea lortu nahi da. San Martingo plazan ez ezik, eskolako zuzenean eta beste auzune batzuetan ere jarriko dituzte halako osagaiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak irlatxo batzuk eraiki ditu Ataunen, San Martin auzoko plazaren parean. Errepide nagusiak herriguneak zeharkatzen dituen tokietan ibilgailuen abiadura motelarazteko neurrietan lehena gauzatu du.
Bidearen bazterrean, albo banatan jarri dituzte irlatxoak, norantza bakoitzean. Zirkulazioa abiadura txikiagoan pasatzea lortu nahi da. San Martingo plazan ez ezik, eskolako zuzenean eta beste auzune batzuetan ere jarriko dituzte halako osagaiak.