‘Japonia: Poesiaren sumendi ezkutua’ lana Salameroren olerkiez eta Jauregialtzoren argazkiez osatuta dago
Legazpiko San Inazio auzoak 65 urte betetzen ditu aurten. Egun, San Martin auzoarekin batera, 1.000 bat biztanle dituen gunea da. San Inazio auzoak 40. hamarkadaren erdialdean du sorburua, urte haietan Gipuzkoan eman zen industrializazioaren susperraldiaren testuinguruan. Urteurrena jai giroan ospatu nahi dute bizilagunek, eta horregatik, Buskabaso auzo-elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu larunbaterako. San Inazio auzoaren historia, Patrizio Etxeberria lantegiarekin estuki lotuta dago. 1920 eta 1940 urteen artean Legazpiko biztanleria %48,31 hazi zen. Industrializazioaren urrezko aroa zen. Ondorioz, Legazpin etxebizitza eta azpiegitura berrien premia handia sortu zen. 1941ean Patrizio Etxeberriak berak, San Inazio auzoa egiteko asmoa erakutsi zuen. Legazpin eraiki zen lehenengo langile auzoa izan zen. Rafael Gomez, Buskabaso elkarteko kideak adierazi duenez, «1947an eman zituzten lehenengo etxeen giltzak». Auzoko lehen maizterrak arabarrak eta nafarrak izan ziren, baina 60. hamarkadatik aurrera, batez ere, Extremaduratik eta Gaztela eta Leonetik ere jende ugari joan zen auzora. «Ni 1961ean iritsi nintzen Legazpira, Patrizio Etxeberrian lan egiteko», gogoratu du Gomezek. Auzoa eraikitzerako orduan etxe lerrokatuak eta independienteak tartekatu zituzten. «Ingeniarientzat eta lantegiko nagusientzat espresuki egindako etxebizitzak zeuden. Langileentzako beste batzuk egin ziren», dio Gomezek. Etxebizitzez gainera, beste hainbat azpiegitura ere eraiki behar izan ziren, eskolak, pentsioak edo osasun zerbitzua eskaintzeko gune bat, adibidez. Ondoren, auzo [...]
Goierri Mendebaldeko udal igerilekuak irekita edo irekitzeko prest daude jada. Idiazabalen ekainaren 16ean ireki zituzten, Seguran ofizialki 26an irekiko dituzte nahiz eta 25ean haurrentzako puzgarriak egongo diren igerilekuan, Zegaman 23an irekiko dir...
ETB2ko Conquistour saioko taldeko probaren grabazioa ordubatak aldera bukatu da. 12:00etarako bete-bete eginda zegoen Joxemiel Barandiaran plazaren inguru osoa, eta eguzkiak ere ederki berotzen zuen. Julian Iantzi aurkezleak eta teknikariek haien lanak egiten zituzten bitartean, parte hartzaileen arrastorik ez zegoen, eta 12:30erako minutu gutxi falta zirela iritsi dira bi kapitainak: Conquistourreko kapitaina Manu Maritxalar izan da eta Ordizia Rugby Elkarteko ordezkariena Mikel Mungia. Haiei eman beharreko azalpenak eman ondoren, gainontzeko taldekideak iritsi dira plazara. Conquisekoak hauek izan dira. David Seco, Lobo, Migueliz, Isa eta Vero. Ordiziakoak, berriz, honakoak: Julen Goia, Kristina Rodriguez, Natale Sanchez, Imanol Iruarriz eta Jaun Perez. Txalo zaparrada handia jaso dute bi taldeetako kideek plazara inguratu direnean. Herri kirolak Lehiakideak iristerako dena prest zegoen plazan. Conquistourreko lehen saioan, Lizarran (Nafarroa) grabatu zenekoan, egin zuten lehia bera izan dute. Lehenik trontzan aritu behar izan dute. Bi taldeetan neskak aritu dira trontzan, eta bi-hiru epai moztuta, 30na kilo sartu behar zituzten zaku batean. Behin hori eginda, zakua eta kapitaina gurpil baten eseri, eta bi partaidek bultzatuta zakuak igotzeko tramankulura eraman behar izan dituzte zakuak eta kapitaina. Ordiziarren partetik Jaun Perezek eta Imanol Iruarrizek egin dute lan hori, eta Conquiseko ordezkarietatik Lobok eta Migueliz. Behin hara iritsitakoan, 30 bat kiloko [...]
Itsasondoko jubilatuek pentsioak izoztearen aurkako ekimena sortu dute. Herrikideei sinadurak eskatuko dizkiete jubilazio-sariaren zenbatekoa bizimoduaren garestitzea baino gutxiago gera ez dadin urterik urte. Sinadura emateko 18 urtetik gorakoa izan b...
Goierriko hiru urtegiak beraien edukieraren %92 eta %99 artean daude, eta datozen hamar hilabeteetarako bermatuta dute Goierri osorako ur hornidura. Daturik onenak dituena Barrendiola da, %100etik gertu baitago, baina Lareo (%95,3) eta Arriaran (%92,9) ere, betetze mailatik gertu daude. Datu horiek eta beste batzuk eman zituzten atzo Gipuzkoako Ur Kontsortzioko arduradunek, Goierriko hainbat alkaterekin batera, martxan dituzten azpiegiturak bertatik bertara ikusteko egindako bisitaldian. Joxean Saizar ur kontsortzioko teknikariak, ura biltzeko eta tratatzeko prozesua azaldu zuen. Biltegiei dagokionean, hiru dituzte Goierrin. Arriarangoak (Beasain) Oria ibarreko 36.398 biztanleri ematen die zerbitzua, eta 3 hektometro kubikoko edukiera du. Lareok (Ataun) berriz, 2,2 hektometro ditu, eta Ataungo biztanleei ematen die zerbitzua, baina lehorte kasuetan, Goierri beheko gainerako herrietara ere iristen da, hoditeria baten bidez. Hiruetan txikiena, Barrendiolakoa (Legazpi) da, 1,4 hektometrorekin. Goierri garaiko 26.015 biztanlerengana iristen da. Urtegi horiek, Estatu espainiarrean daudenen aldean «putzu txikiak» direla azaldu zuen Saizarrek. «Haiek beteta daudenean urtetako autonomia izaten dute, hauek aldiz, beteta daudenean ez dira urtebetera ere iristen, hamar bat hilabeteko autonomia izaten dute». Hori dela eta, uda lehorra izaten denean, iraila edo urria aldera, arazoak izaten dituzte hornidura aldetik. Saizarren ustez, «Oria ibaiaren eta bailararen etorkizuna aztertu» egin behar da. «Arriaran eta Ibiur nolabait lotu egin behar dira, eta Lareo ere [...]
ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko kideak herriz herri dabiltza azken asteetan Conquistour saioa grabatzen, eta gaur, egun osoan, Ordizian izango dira. Conquistourreko seikoteak –lau mutil eta bi neska– errugbi elkarteko seikote baten ...
Rosario Irastortza 91 urteko ordiziarrak haren aita zenaren –Vicente Irastortza– irudia jasotzen duen koadro bat eman dio gaur dohaintzan Ordiziako Udalari. Luis Quilez margolari ordiziarrak egin zuen koadroa, Concepcion Irastortzak –Rosarioren ahizpak– eskatuta. Vicente zena janzkera tradizionalarekin azaltzen da margolanean, espartinekin eta arrain salmentarako ontzi eta otarrekin. Margolan hori udal eraikin batean jarriko dutela esan zuen Belen Maiza zinegotziak. Etxean zuen artelana Ordiziako Udalaren esku uztea zen Rosario Irastortzaren ilusioa, eta udalak ere “atsegin handiz” hartu du oparia, eta behar bezala zaintzeko konpromisoa hartu du.
Autopista Elektrikorik Ez! plataformak 5 kontzentrazio deitu ditu Nafarroan eta Gipuzkoan larunbat eguerdirako. Seguran egingo da kontzentrazioetako bat larunbat eguerdiko 12:30ean, plazan. Bestalde, San Joan bezperako sutan goi tentsioko linearen proi...
Beasaingo film laburren lehiaketako lanak ostiral honetan emango dituzte jendaurrean, bi saiotan banatuta. 19:00etan, Usurbe antzokian egingo dute proiekzioa; 22:30ean berriz, Bideluze plazan, aire librean egingo dute emanaldia. Ikusleek bozkatu eta sarietako bat emateko aukera izango dute. Guztira 17 laburmetraia jaso ditutze aurten, 11 gaztetxoen mailan eta 6 helduetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak irlatxo batzuk eraiki ditu Ataunen, San Martin auzoko plazaren parean. Errepide nagusiak herriguneak zeharkatzen dituen tokietan ibilgailuen abiadura motelarazteko neurrietan lehena gauzatu du. Bidearen bazterrean, albo banatan jarri dituzte irlatxoak, norantza bakoitzean. Zirkulazioa abiadura txikiagoan pasatzea lortu nahi da. San Martingo plazan ez ezik, eskolako zuzenean eta beste auzune batzuetan ere jarriko dituzte halako osagaiak.
Zaldibiako Udalak debekatu egin du Amundarain errekan eskolaren pareko zubitik behera jauzi egitea eta han bertan dagoen presa pneumatikoaren inguruan igerian aritzea. Uda partean, bainulariek aspalditik erabili izan dute eremu hori errekan bainatzeko; baina, «presa pneumatikoa jarri zenetik gero eta gehiagora» doa saltoka aritzeko ohitura, udalak ohar bidez adierazi duenez. «Zaldibiako ibaiaz gozatzera datozen inguruko herrietako hainbat gaztetxok eta herriko beste batzuek eskolako zubitik salto egiten dute errekara. Ondoren presa peumatikoaren gainean korrika eta salto egiten dute», azaldu du udalak. Jarduera horiekin «kezka» agertu du, bainularientzat daukaten arriskuagatik. Batetik, zubitik salto egitearen arriskua dago, ibaiko putzuaren hondoa edo ertza jotzekoarena, hain zuzen. Orain bi aste Donostian 18 urteko gazte bat tetraplejiko geratu zela gogorarazi du udalak, gisa horretako jauzi bat egin eta bizkarrezurra minduta. Bestetik, presa pneumatikoaren gainean ibiltzea bera ere arriskutsua da, errekaren korrontearen eta uraren emariaren indarraren arabera automatikoki mugitzen delako. «Aurreko hilean presa horiek egin zituen teknikaria ekarri genuen, errebisio bat egitera. Uda garaian gazteen praktikaren berri eman genion, eta ezin zuen sinetsi. Izugarrizko arriskua dagoela jakinarazi zigun», dio udalak. Urak eramateko arriskua ere bai Presaren gainetik beherantz irrist eginda erortzeko arriskuaz gain, presa automatikoa jaitsiko balitz, presaren eta zubiaren artean dauden igerilariak «urak berarekin eramango lituzke, [...]