Conquistour-eko kideak errugbi taldekoekin lehiatuko dira gaur Ordizian
ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko kideak herriz herri dabiltza azken asteetan Conquistour saioa grabatzen, eta gaur, egun osoan, Ordizian izango dira. Conquistourreko seikoteak –lau mutil eta bi neska– errugbi elkarteko seikote baten ...
ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko kideak herriz herri dabiltza azken asteetan Conquistour saioa grabatzen, eta gaur, egun osoan, Ordizian izango dira. Conquistourreko seikoteak –lau mutil eta bi neska– errugbi elkarteko seikote baten aurka neurtuko ditu indarrak. Mikel Mungia izango da Ordiziako seikotearen kapitaina, eta gainontzeko taldekideak hauek izango dira: Julen Goia, Kristina Rodriguez, Natale Sanchez, Imanol Iruarriz eta Jaun Perez.
Egunean zehar herriko hainbat txokotan elkarrizketak eta irudiak grabatuko badituzte ere, ekitaldi erakargarrienak lehiak izango dira. 12:00etan, taldekako lehia izango da Barandiaran plazan. Proba hori bukatzean elkarte batera joango dira bazkaltzera, eta galtzaileek ordainduko dute bazkaria. Bakarkako lehia Plaza Nagusian izango da, taldeko bakoitzeko ordezkari banaren artean. Ondoren, asteazkeneroko pintxo-poteoan parte hartuko dute.
Uztailaren 1ean edo 8an
Gaurko bi lehiak uztailaren 1ean edo 8an emango dituzte ETB2n. Ordiziako ostalarien, Ordizian elkartearen eta Ordizia Rugby Elkartearen ekimenez datoz Conquistourrekoak Ordiziara.