Conquistourreko taldekako proba bukatu da
ETB2ko Conquistour saioko taldeko probaren grabazioa ordubatak aldera bukatu da. 12:00etarako bete-bete eginda zegoen Joxemiel Barandiaran plazaren inguru osoa, eta eguzkiak ere ederki berotzen zuen. Julian Iantzi aurkezleak eta teknikariek haien lanak egiten zituzten bitartean, parte hartzaileen arrastorik ez zegoen, eta 12:30erako minutu gutxi falta zirela iritsi dira bi kapitainak: Conquistourreko kapitaina Manu Maritxalar izan da eta Ordizia Rugby Elkarteko ordezkariena Mikel Mungia. Haiei eman beharreko azalpenak eman ondoren, gainontzeko taldekideak iritsi dira plazara. Conquisekoak hauek izan dira. David Seco, Lobo, Migueliz, Isa eta Vero. Ordiziakoak, berriz, honakoak: Julen Goia, Kristina Rodriguez, Natale Sanchez, Imanol Iruarriz eta Jaun Perez. Txalo zaparrada handia jaso dute bi taldeetako kideek plazara inguratu direnean. Herri kirolak Lehiakideak iristerako dena prest zegoen plazan. Conquistourreko lehen saioan, Lizarran (Nafarroa) grabatu zenekoan, egin zuten lehia bera izan dute. Lehenik trontzan aritu behar izan dute. Bi taldeetan neskak aritu dira trontzan, eta bi-hiru epai moztuta, 30na kilo sartu behar zituzten zaku batean. Behin hori eginda, zakua eta kapitaina gurpil baten eseri, eta bi partaidek bultzatuta zakuak igotzeko tramankulura eraman behar izan dituzte zakuak eta kapitaina. Ordiziarren partetik Jaun Perezek eta Imanol Iruarrizek egin dute lan hori, eta Conquiseko ordezkarietatik Lobok eta Migueliz. Behin hara iritsitakoan, 30 bat kiloko [...]
ETB2ko Conquistour saioko taldeko probaren grabazioa ordubatak aldera bukatu da. 12:00etarako bete-bete eginda zegoen Joxemiel Barandiaran plazaren inguru osoa, eta eguzkiak ere ederki berotzen zuen. Julian Iantzi aurkezleak eta teknikariek haien lanak egiten zituzten bitartean, parte hartzaileen arrastorik ez zegoen, eta 12:30erako minutu gutxi falta zirela iritsi dira bi kapitainak: Conquistourreko kapitaina Manu Maritxalar izan da eta Ordizia Rugby Elkarteko ordezkariena Mikel Mungia.
Haiei eman beharreko azalpenak eman ondoren, gainontzeko taldekideak iritsi dira plazara. Conquisekoak hauek izan dira. David Seco, Lobo, Migueliz, Isa eta Vero. Ordiziakoak, berriz, honakoak: Julen Goia, Kristina Rodriguez, Natale Sanchez, Imanol Iruarriz eta Jaun Perez. Txalo zaparrada handia jaso dute bi taldeetako kideek plazara inguratu direnean.
Herri kirolak
Lehiakideak iristerako dena prest zegoen plazan. Conquistourreko lehen saioan, Lizarran (Nafarroa) grabatu zenekoan, egin zuten lehia bera izan dute. Lehenik trontzan aritu behar izan dute. Bi taldeetan neskak aritu dira trontzan, eta bi-hiru epai moztuta, 30na kilo sartu behar zituzten zaku batean. Behin hori eginda, zakua eta kapitaina gurpil baten eseri, eta bi partaidek bultzatuta zakuak igotzeko tramankulura eraman behar izan dituzte zakuak eta kapitaina. Ordiziarren partetik Jaun Perezek eta Imanol Iruarrizek egin dute lan hori, eta Conquiseko ordezkarietatik Lobok eta Migueliz.
Behin hara iritsitakoan, 30 bat kiloko zakuari hainbat altxaldi eman behar izan dizkiote. Lan hori bukatu eta ikurrina aurrena hartu duen taldeak irabazi du proba. Irabazlea nor izan den, uztailaren 1ean edo 8an ETB2n emango duten saioan jakingo da. Gaur arratsaldean, 17:30ean, bakarkako lehia jokatuko da Plaza Nagusian.