Josu Sarriegi, partida batean.
GoiBerriren hogeigarren alea aste honetan argitaratuko da. Gaztetxeak izango dira gai nagusiaren ardatza. Horretarako, Goierriko hainbat gaztetxek bete dituzten urteurrenak baliatu dituzte. Josu Sarriegi futbolari lazkaoarrari elkarrizketa egin diote ale berean. Sarriegi Greziako Panathinaikosen jokatzen aritu da azken urteetan eta aurten kontratua amaitu du. Aukera desberdinak aztertzen ari dela dio, baina “lasai” dagoela, eta etxera itzultzeko gogoa ere baduela esan du.
Andoni Salameroren, Joxepa Madariagaren eta Inazio Usarralderen iritziak ere eskainiko ditu ale honek, eta argazki zaharrari dagokionean, Itsasondori begiratuko diote oraingoan.