Igerilekuak irekitzeko prest
Goierri Mendebaldeko udal igerilekuak irekita edo irekitzeko prest daude jada. Idiazabalen ekainaren 16ean ireki zituzten, Seguran ofizialki 26an irekiko dituzte nahiz eta 25ean haurrentzako puzgarriak egongo diren igerilekuan, Zegaman 23an irekiko dir...
Goierri Mendebaldeko udal igerilekuak irekita edo irekitzeko prest daude jada. Idiazabalen ekainaren 16ean ireki zituzten, Seguran ofizialki 26an irekiko dituzte nahiz eta 25ean haurrentzako puzgarriak egongo diren igerilekuan, Zegaman 23an irekiko dira eta Ormaiztegin uztailak 2an. Ormaiztegin, aurten lehen aldiz, gainerako igerilekuetan bezala, sarrera ordaindu egin beharko da, baina beste herrietan baino gutxixeago.