Itsasondoko jubilatuek sinadurak bilduko dituzte, pentsioak izoztearen aurka
Itsasondoko jubilatuek pentsioak izoztearen aurkako ekimena sortu dute. Herrikideei sinadurak eskatuko dizkiete jubilazio-sariaren zenbatekoa bizimoduaren garestitzea baino gutxiago gera ez dadin urterik urte. Sinadura emateko 18 urtetik gorakoa izan b...
Itsasondoko jubilatuek pentsioak izoztearen aurkako ekimena sortu dute. Herrikideei sinadurak eskatuko dizkiete jubilazio-sariaren zenbatekoa bizimoduaren garestitzea baino gutxiago gera ez dadin urterik urte. Sinadura emateko 18 urtetik gorakoa izan behar da, eta Nortasun Agiria eraman. Ekainaren 26an bilduko dituzte, 17:00etatik 19:00etara, Bizi Nahi elkartean.