Rosario Irastortzaren dohaintza
Rosario Irastortza 91 urteko ordiziarrak haren aita zenaren –Vicente Irastortza– irudia jasotzen duen koadro bat eman dio gaur dohaintzan Ordiziako Udalari. Luis Quilez margolari ordiziarrak egin zuen koadroa, Concepcion Irastortzak –Rosarioren ahizpak– eskatuta. Vicente zena janzkera tradizionalarekin azaltzen da margolanean, espartinekin eta arrain salmentarako ontzi eta otarrekin. Margolan hori udal eraikin batean jarriko dutela esan zuen Belen Maiza zinegotziak. Etxean zuen artelana Ordiziako Udalaren esku uztea zen Rosario Irastortzaren ilusioa, eta udalak ere “atsegin handiz” hartu du oparia, eta behar bezala zaintzeko konpromisoa hartu du.
Rosario Irastortza 91 urteko ordiziarrak haren aita zenaren –Vicente Irastortza– irudia jasotzen duen koadro bat eman dio gaur dohaintzan Ordiziako Udalari. Luis Quilez margolari ordiziarrak egin zuen koadroa, Concepcion Irastortzak –Rosarioren ahizpak– eskatuta. Vicente zena janzkera tradizionalarekin azaltzen da margolanean, espartinekin eta arrain salmentarako ontzi eta otarrekin. Margolan hori udal eraikin batean jarriko dutela esan zuen Belen Maiza zinegotziak.
Etxean zuen artelana Ordiziako Udalaren esku uztea zen Rosario Irastortzaren ilusioa, eta udalak ere “atsegin handiz” hartu du oparia, eta behar bezala zaintzeko konpromisoa hartu du.