Altzagan jai antolakuntza hizpide biharko bileran
Altzagako San Migel jaiak prestatzeko bigarren bilera bihar egingo dute. Artea elkartean da batzarra, 21:00etan. Udalak altzagar guztiei dei egin die, egitaraua hornitzeko ideiak eta ekarpenak egin ditzaten. Bestetik, etzi, San Joan bezperako festa iza...
Altzagako San Migel jaiak prestatzeko bigarren bilera bihar egingo dute. Artea elkartean da batzarra, 21:00etan. Udalak altzagar guztiei dei egin die, egitaraua hornitzeko ideiak eta ekarpenak egin ditzaten. Bestetik, etzi, San Joan bezperako festa izango da. 20:30ean hirugiharrea, txorizoa eta sagardoa banatuko dituzte (helduek 5 euro). Sua piztu, eta dantza egingo dute. Sutarako meta larunbatean 10:00etan elkartuta prestatuko dute, auzolanean.












