2012/6

Kale marrazkilaria

Josu Maroto zumarragarrak erakusketa irekiko du gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. GoiBerri aldizkarian astez aste argitaratutako marrazkiak zintzilikatu ditu,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bihar zabalduko dituzte kanpoaldeko igerilekuak

Antzizar kiroldegiak bihar emango dio hasiera udako kanpainari, estali gabeko igerilekuak zabaltzearekin batera. Hala, bihartik irailaren 15era bitartean, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo dira zabalik. Kiroldegiko erabiltzaileek, barruko...

Beasaingo Hitza

ATEA elkarteak Legazpiko Udala salatu du Oilar Jokoa dela eta

ATEAk, animalientzako tratu egoki baten aldeko elkarteak Legazpiko Udala salatu du gaur arratsaldean egitekoa den Oilar Jokoan animaliari ematen zaion tratua gaitzetsi eta gero. Elkarteak prentsa ohar bitartez jakinarazi duenez, «udalarekin hainbat elkarrizketa izaten» saiatu da, salaketa ekidin aldera, baina udalaren jarrera zein izan den ikusita, azkenean bide judizialak hartzera «behartu» dituela baieztatu du. Aspaldiko ohitura Oilar Jokoa Legazpin aspaldidanik egiten den ekimena da. Oilarra plazako gune batean kokatzen da. Aldez aurretik, lurrean ibilbide bat margotzen da oilarra dagoen lekuraino, eta begiak estalita dituen parte hartzaileak, musikari jarraituz ibilbidea osatu behar du. ATEAren ustez, nahiz eta animalia ez molestatu, lotuta egoteak eta inguruko zaratak, «larritasuna» sortzen dio. Rakel Puente, Kultura zinegotziak esan duenez, «lehen animalia hil egiten zen, baina orain plazan lotuta egoten da geldi». Dena den, eta animaliari ahalik eta estutasun gutxien sortzeko neurriak hartuko dituztela aurreratu du. «Aldundiarekin hitz egin eta gero, oilarra lotuta eduki beharrean, kaiola batean sartzeko erabakia hartu dugu», esan du Puentek, animaliak tratu txarrik ematen ez zaiola baieztatzearekin bat. Oilar Jokoa gaur arratsaldean egingo dute Euskal Herria plazan 19:00etatik aurrera.

Goierriko Hitza

Goierriko bi bertsolari ariko dira Euskal Herriko eskolarteko txapelketaren finalean

Herrialdekako txapelketak bukatu ondoren,  Euskal Herriko eskolarteko bertsolari finala etzi, larunbata, jokatuko da, Agurainen (Araba). Haurretan Paul Iruretagoiena ataundarra da Gipuzkoa ordezkatuko duten bi bertsolarietako bat; bestea Ordiziako taldean aritu den Maddi Etxeberria larrauldarra. Gazteen artean, Gipuzkoatik bertako txapelduna eta txapeldunordea joango dira, Jokin Bergara eibartarra eta Gema Urteaga beasaindarra. Finala etzi, larunbata, Aguraingo Harresi aretoan da, 11:00etan haurrena, eta 15:30ean helduena. Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketan lan bikaina eginda eta emaitza aberatsa lortuta dira Goierriko Bertso Eskolako (GoiBE) taldeak eta kideak. Goierriko bi talde izan dira txapeldun eta txapeldunorde, biak GoiBE-koak. Andoainen, ekainaren lehenean jokatu zen finala. Gaztetxoen mailan —14 urte artekoak— GoiBEn osatutako Lazkaoko taldekoek jantzi zuten txapela. Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Oihane Lazkanoiturburu eta Andoni Mikelarena dira herrialdeko txapeldun. Finalean Goierrikoa zen partaidetzaren erdia, lau taldetik bi. Beste taldea, hori ere GoiBE-koa, Ordiziakoek osatu zuten: Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibartzabal eta Iraitz Sarasola. Txapeldunorde izan ziren, Zarautz eta Hernanikoen aurretik. Helduen mailan —15 urtetik 18ra bitartekoak— Jokin Bergara eibartarra izan zen garaile. Bigarren Gema Urteaga beasaindarra izan zen. Mikel Iturriotz urretxuarra eta Joanes Etxaide zegamarra ere helduen arteko zortzi finalisten artean ziren.

Aimar Maiz

Yoga zezular ikastaroa antolatu dute Beasainen

Beasaingo BioQiros zentroak, yoga zelular ikastaroa egingo du uztailean. Zentroko arduradunek esatetan, yoga zelularra, «eraldaketara garamatzan erreminta bat da, eraldaketa fisiko, emozional eta espirituala». Luisa Gijon Anandamaji irakasle titula...

Beasaingo Hitza

Heziketan sakontzeko ikastaroak Legazpin

Legazpiko Oripavi -Bizitzarako Orientabidea- elkarteak irakasleei, gurasoei, zein gazteei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu ekainerako eta uztailerako. Ikasturteari nolabaiteko amaiera emateko, gainera, Kulturarteko Eguna antolatu dute uztailaren 7rako. Oripavi elkartea orain lau urte sortu zen Legazpin, bost lagun elkartu eta bizitzari buruz hausnartzen hasi zirenean. Bertan, beste herri askotan bezala, gurasoek une jakinetan hartzen dituzten jarreren inguruan «gabeziak» daudela ohartu ziren. Gabezi horiei erantzun asmoz, komunitatearentzako lana egiteko asmoarekin jaio zen, batez ere gurasoei eta irakasleei begira. Pedagogia Sistemikoa lantzen dute helburu horiek lortzeko. Kontzeptu berria da Euskal Herrian, baina poliki-poliki zabaltzen ari dena. Familia sistemak, eskola sistemak eta gizarte sistemak transmititzen dutenaren bidez irakasten den pedagogia da. Gentzane Arruabarrena Oripavi taldeko kidearen hitzetan «pedagogia berritzailea da» eta «bizitzarako guztiz baliagarria». Pedagogia Sistemikoak gelako eguneroko egoerak, arazok edo gatazkak bideratzeko laguntza ematen du. «Pedagogia ikusteko beste modu bat da», adierazten du Oripaviko kideak. Eskola, gizartea eta familia sistematan antolatuta daudela hartzen du abiapuntutzat, eta sistema horiek aztertzen ditu. Horretarako erabiltzen duen tresna Familia Konstelazioa da. Tailerrak ekainean Azken urte hauetan, gurasoei eta irakasleei, batez ere, zuzendutako makina bat tailer antolatu dituzte. Tailerrak «bi urteko iraupena duen Laguntza eta Gainbegiratze Programa bateko parte dira» zehaztu du Arruabarrenak. Ekainaren 21ean eta 23an egingo [...]

Goierriko Hitza

Maider Gaztañaga da Euskadiko eta Gipuzkoako triatloi txapeldun berria

Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi zuen larunbatean Zarautzen jokatuko zen triatloi proba, eta horrenbestez, Euskadiko eta Gipuzkoako distantzia luzeko triatloi txapeldun berria ere bada Gaztañaga. Ordiziako triatloilariak 4 ordu 37 minutu eta 12 ehunen behar izan zituen proba irabazteko, bigarren sailkatu zen Estefania Gomezek baino 22 minutu gutxiago. Hirugarren Gurutze Frades izan zen (4:53:55). Gaztañagak distantzia luzeko duatloi txapelketa ere irabazi zuen apirilean Arrigorriagan (Bizkaia). Mutiletan Eneko Llanos gasteiztarra irabazi zuen (3:57:02), eta berak jantzi zuen Euskadiko txapela. Gipuzkoako txapeldun berria, berriz, Jon Unanue zarauztarra da. Unanuek bosgarren bukatu zuen mutilezkoen proba (4:09:57). Proban 650 atletak hartu zuten parte, tartean munduko bazter ugaritatik etorritakoa.

Ordiziako Hitza

‘Gure esku dago’

Autodeterminazio eskubidea «lokatzetatik eta sasitik atera, garbitu», eta gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea izan da Nazioen Mundua herri ekimenaren lau urteotako lana. Idiazabalen hasitako ibilbide horretan, 2009ko abenduaren 19a data garrantzitsua izan zen: Goierriko sentsibilitate desberdineko 50-60 eragile elkartu ziren, eta Nazioen Mundua Goierriko ekimen bihurtzea erabaki zuten. Nazioen Mundua herri ekimenak hainbat ekintza egin izan du Goierrin zein Goierritik kanpo, autodeterminazio eskubidea gizarteratzen, «eskubide demokratiko baten inguruan desberdinen arteko topaguneak bilatzeko». Azken hiru urteetan, adibidez, aldarrikapen festa antolatu izan du uda garaian, eta festa bakoitzeko lelo desberdina erabili izan du. Nazioen Munduaren lanaren bilakaera adierazten duten leloak dira. Beste data garrantzitsu bati begira jarri ziren Nazioen Mundukoak: 2010eko urriak 16. Eskoziarren eta euskaldunen arteko topaketa antolatu zuten Ordizian. Idiazabaldarrek 2007tik zuten hartuemana eskoziarrekin eta katalanekin. Urriko jaialdia ardatz hartuta, 2010ean, Nazioen Munduaren helburuak Goierrira zabaltzea zen erronka. Lehenengo pausoa, Euskal Herri mailan ezagunak diren sentsibilatate desberdineko 35 goierritarrek, 2010eko maiatzaren 21ean, Beasaingo Igartza jauregian sinatu zuten manifestua izan zen. «Langa pasata», ordura arte Goierrin eta Euskal Herrian ikusi gabeko argazkia zen. Alderdi politiko abertzaleek bat egin zuten autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenarekin. Ekainaren 2an, Pasalanga lelopean, Larraitzen, festa eta aldarrikapen eguna ospatu zuten. Nazioen Munduak metaforatzat erabili izan du beti Larraitz: «Bat [...]

Goierriko Hitza

Alain Bravo: «Fermin Muguruzarekin 9.000 lagunen aurrean dantzatu nuen»

Alain Bravok (Legazpi, 1997) Olazabal institutuan ikasten du eta aktore izan nahi du. Sei urterekin break dance dantzatzen hasi zen, beste mutiko bati ikusi ondoren. Ordutik, Fermin Muguruzarekin eta Esne Beltzarekin aritu da besteak beste. Noiz eta nolatan hasi zinen break dance dantzatzen? Eskolan ni baino zaharragoa den mutiko batek zilipurdi batzuk egin zituen, eta asko gustatu zitzaizkidan. Nik ere hori egiten ikasi nahi nuela esan nien gurasoei, eta babesa eskaini zidaten. Inguru honetan dantza hau ez denez oso ezaguna, gurasoek break dance bideoak erosi zituzten eta horiek ikusiz ikasi nuen. Nolatan hasi zinen jende aurrean dantzatzen? Hernaniko Aritz Usandizaga, Aritz Sound System, disko jartzaileak. Bere ikuskizunean aritzea eskaini zidan, eta berehala baiezkoa eman nion. Ni nintzen bere taldeko gazteena. Nondik nora ibili zara ordutik? Herri askotan dantza egin dut, baina emanaldirik gogoangarriena 18/98 epaiketako auzipetuen aldekoa izan zen. 2006an izan zen. Fermin Muguruzak abesten zuen bitartean dantzatu nuen, 9.000 lagunen aurrean. Zer asmo dituzu etorkizun hurbilerako? Aritz Usandizagak osasun arazoak izan ditu eta geldirik gaude. Esne Beltza taldekoek deituko didatela esan didate. Ea hala den. Mundu hau oso gogorra da, eta telebistara joan nahi dut neure burua ezagutzera ematera. Kastinak ere egin nahi ditut, aktore izan nahi baitut. New [...]

Goierriko Hitza

Giro paregabean ospatu du Igartza Igeriketa Taldeak 25. urteurreneko jaia

Beasaingo Igartza Igeriketa Taldeak 25 urte bete ditu. Urteurrena ospatze aldera, egun osoko jaia egiten ari dira gaur. Goizean eta arratsaldean haurrentzako puzgarriak eta jokoak antolatu dituzte Gernika pasealekuko pilotalekuan. Goming-a, puzgarriak, zezen mekanikoa, eta urrekin lotutako jolasak izan dituzte aukeratzeko bertara gerturatu diren haurrek. Urteurrena ospatzeaz gainera, gaurko ekintzek ere badute beste helburu bat, taldea herrian ezagutzera ematea, hain zuzen. 25 urteko ibilbidea duen arren, eta “azken urteetan taldea asko hazi den arren” herrian ez dela oso ezaguna esan dute taldeko kideek. Gaurko jaiaz gainera, urteurrenarekin lotutako logoa eta txapel bereziak ere atera dituzte. Eta ospakizunak borobiltzeko datorren asteburuan Zuatzara (Araba) irteera antolatu dute.

Goierriko Hitza

Jose Javier Cuadradok eta Izaro Rubiok irabazi dute Legorretako herri krossa

Corpus Christi Herri Krossaren 34. aldia ospatu da gaur goizean Legorretan. Bi mailatan jokatu da lasterketa, haurren mailan eta helduenean. Helduen lasterketan 171 korrikalarik hartu dute parte aurtengo lasterketan, 147 gizonezkok eta 24 emakumezkok. Jose Javier Cuadrado izan da irabazlea aurten gizonezkoetan 24 minutu eta 25 segundoko denbora eginda. Emakumezkoetan aldiz, Izaro Rubio izan da garaile 29 minutu eta segundo bateko denborarekin. Errekorrik ez da hatsi aurten, momentuz, gizonezkoetan Hossain Kaanache oriotarrak dauka marka, iaz ipinia: 23minutu eta 29segundo. Emakumeetan, aldiz, 2010ean ezarri zuen Ainhoa Sanz urretxuarrak, 27 minutu eta 26 segundotan. 11:30ean eman zaio hasiera helduen lasterketari Legorretako plazan eta 7,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute korrikalariek, herriguneko zirkuituari hiru itzuli egitea izan da egin beharreko lana. Aurretik jokatu da haurren mailakoa. 10:30ean hasi dira korrika lasterkariak. Kimuen, haurren eta kadeteen mailan banatu dira sariak haurren mailan. Horrela gelditu da sailkapen orokorra: Kimuetan: Urko Garmendia. Haurretan: Adrian Pajares eta June Alustiza Kadeteetan: Mikel Felipe Ekimena Legorretarako Udalak eta Bilkoin elkarteak antolatzen dute urtero. Behin proba amaituta hamaiketakoa egin dute guztiek pilotalekuan. Hainbat sariren zozketa ere egin dute bertan, festa giroan. Baina Corpus Christi eguneko ospakizunak ez dira horrekin amaituko gau Legorretan. 18:00etan ardo dastatze txapelketa egingo dute plazan [...]

Goierriko Hitza

Diabetesa diagnostikatzeko eta erretzeari uzteko kanpainak plazan

Azoka egun aprobetxatuz bi postu jarri dituzte Osakidetzako langileek plazan. Bata diabetesa diagnostikatzeko eta bestea tabakoa erretzen uztearen aldekoa.  Azken hau Minbiziaren Aurkako Elkartearen eta Osakidetazren artean antolatu dute. Froga fisik...

Legazpiko Hitza

Nazioen Munduak herritarren ekimena eta lidertza aldarrikatuko du bihar Lazkaon, ‘Gure esku dago’ jaialdiarekin

Bost urteko ibilbidea beteko du aurten Nazioen Mundua herri ekimenak. Idiazabalgo herri-kirol taldean piztutako txinparta Goierrira zabaldu, eta autodeterminazio kontzeptuari duintasuna itzularazteko lanean, hurrengo geltokia Lazkao izango da, bihar. Euskal Herri osoari eragin nahi dion oinarrizko eskubide baten berrantolaketan —erabakitzeko ahalmenaren subjektua eta esparura nor eta non den—, lidertza herritarrek hartu behar dutela aldarrikatuko dute, Eskoziaren eredua betertzean dela. Hitz joko esanguratsuen bidezko esloganekin gorpuztu dituzte orain arteko jaialdiak eta ekimenak, ibilbidearen iparraren bila —autodeterminazio eskubidea onartzea eta aitortzea—. Pasalanga, Unea iritsi da (2010) eta Gero eta argiago (2011) goiburuen ondotik, biharko Gure esku dago unean kokatu dute lanketa, berriki Gazta zati bat definitu ostean. Orain, «ahalik eta jende gehien aktibatzea» da zeregina, Nazioen Munduko Angel Oiarbidek dioenez (Goiberri-k elkarrizketa argitaratu du gaur), «etorkizuna erabakitzea gure esku dagoela ikusaraztea». Bost urteotako lanak fruituak eman ditu. Batetik, ideologia desberdineko jendea gutxieneko batean ados jartzea, «euskal herritarrek erabakitzeko eskubidea behar dutela», dio Lazkaoko Nazioen Munduko Aloña Galarragak. Metodologia-ikuspegian izan da beste eraldaketa bat: «Pixkanaka, Idiazabalgo ahalegin eta indar metaketa hura Goierriko herritara zabaltzen joan zen. Lan askoren ondoren, herrietan jendea konturatzen hasi zen elkarren aurka ez, baizik eta elkarrekin gauzak eginda bideak beste zentzu bat hartzen duela. Zentzu baikorra, itxaropentsua», jarraitu du [...]

Aimar Maiz

Gipuzkoako erremonte kopa Lazkaon hasiko da

Gipuzkoako Foru Aldundiaren III. Erremonte Kopa Lazkaon hasiko da, bihar, 11:00etan, Barandiaran kiroldegian. Zeberio II.a-Ion (binakako txapeldunak) eta Urriza-Etxeberria III.a ariko dira, 40 tantora. Torneoan hiru biko dira denera, bihar Lazkaon jokatuko duten biak eta Etxabe II.a-San Miguel. Hiru jardunaldi dira, eta bigarrena Seguran da, hilaren 15ean. Bi bikote onenek jokatuko dute finala, Zestoan, 29an. Lazkaoko jaialdian lehenik Etxabe II.a-Agirrezabala eta Matxin-III.a-Endika erremontistek jokatuko dute, erakustaldi gisa, 30 tantora. Nazioen Munduaren ‘Gure esku dago’ ekimenarekin bat egin du erremonte jaialdiak.  

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa