2012/6

Ordiziako urpeko igerilariek hiru domina lortu dituzte

 Hilaren 16an eta 17an, Saint Feliu de Guixolsen (Katalunia) jokatu zen haur eta kimu mailetako Hegats Igeriketako Espainiako Txapelketan brontzezko hiru domina lortu zituzten Ordizia Kirol Elkarteko Urpeko igerilariek. Hiru dominak neskek lortu zituzten, bat bakarka eta besteak biak erreleboetan. 14 igerilari eta 4 teknikari joan ziren Ordiziatik Kataluniara. Mutilen taldea, Imanol Cobosek, Omar Rodriguezek, Josu Goiak eta Ander Villarrek osatu zuten eta neskena, Irene Fernandezek, Amaia Herradorrek, Oihana Nietok, Olatz Arbizak, Aiora Garmendiak, Sara Pecharromanek, Natale Bergarak, Maddi Pecharromanek, Maddi Fernandeekz eta Eider Huertak. Teknikari moduan, Gorka Merino, Fernando Fernandez, Susana Cabrera eta Jon Bermejo aritu ziren. Emaitza onenak, neskenak Nesketan lortu zituen taldeak emaitza onenak. Irene Fernandezek, kimuetan, urazaleko 400 metrotako frogan hirugarren postua lortu zuen. Amaia Herradorrek aldiz, abiadurako frogetan emaitza bikainak lortu zituen kimuetan urazaleko 50 metrotan 4. postua lortuz. Eta taldearentzat emaitzarik hoberenak kadete mailako nesken erreleboetan lortu ziren: urazaleko 4×100 metrotakoan Irene Fernandez, Oihana Nieto, Aiora Garmendia, eta Amaia Herradorrek osaturikoak brontzezko domina eskuratu zuten. Eta urazaleko 4×50 metrotakoan, Amaia Herrador, Irene Fernandez, Olatz Arbiza eta Natale Vergarak osaturiko erreleboak hirugarren postua lortu zuen. Mutilek beraien lehen Txapelketa nagusian, denborak hobetu zituzten eta etorkizunean oso baliagarria izango zaien esperientzia aberasgarria eduki zuten. Ordiziako Urpekoen [...]

Ordiziako Hitza

‘El profesor Lazhar’ filma

Asteburuan, El profesor Lazhar filma emango dute, Usurbe antzokian. Ordutegia: Hilak 29, ostirala: 22:15 Hilak 30, larunbata: 19:30 eta 22:15 Uztailak 1, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15

Goierriko Hitza

Legazpiarrek ikurrina lehenengoz udaletxeko balkoian jarri zuen udalbatza omendu dute

1932ko ekainaren 4an Legazpiko udalbatzak lehenengoz ikurrina udaletxeko balkoian jartzea onartu zuen. Urte hartako San Inazio egunean jarri zen. Legazpiarrek gertaera haren 80. urteurrena ospatu dute, udalbatza hartako kideak omenduz eta ikurrina hand...

Goierriko Hitza

Legazpiko San Inazio auzoko bizilagunek elkarrekin bazkaldu dute auzoaren 65. urteurrena ospatzeko

Legazpiko San Inazio auzoak 65 urte bete ditu eta bizilagunek bazkaria antolatu dute urteurrena ospatzeko. Aitxuri jatetxean izan da eta adin guztietako ehun lagunetik gora elkartu dira.

Goierriko Hitza

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak gazte mailako txapela lortu du San Joan txapelketan

Gaur goizean San Joan txapelketako finalak jokatu dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Kadete mailan irabazlea Dario errioxarra izan da, gazte mailan...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Realak irabazi du Mustiren oroimenezko partida

Gaur goizean Mustiren oroimenezko zortzigarren txapelketa jokatu dute Argixaon Realeko eta Urolako beteranoek. Realak 0-1 irabazi du. Gola Jon Bakerok...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

San Joan festak Olaberrian

Olaberrian San Joan festak ospatzen ari dira. Goizean jubenil mailako txirrindulari lasterketako bigarren etapa izan da. Caja Rural taldeko Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du. Horretaz gain, plater tiraketa eta San Joan pilota txapelketako finalak ...

Goierriko Hitza

Troumouseko zirkora joango dira Arrastaka taldekoak datorren asteburuan

Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioetan dagoen Troumouseko zirkora egingo du hurrengo asteburuko mendi irteera. Bertan, hiru mila metroko altuera duten lau mendi igoko dituzte. Bidean zehar, teknika apur bat eskatzen duten igoera eta jaitsierak, ertzak eta rappelak egingo dituzte. Larunbatean, hilak 30, abiatutako dira Huesca (Espainia) aldera. Chisagüesetik abiatu, eta La Mundiako gailurra (3.133 m.) igoko dute aurrena. Handik, Pequeña Mundia (3.096), Sierra Morena (3.090) eta Pico de Troumouse (3.085) igoko dituzte. Arrastaka taldekoek azaldu dutenez, «zailtasun pixka bat duten ertzetan ibiltzen hasteko» ibilbide egokia da. Paso del Gato aireko gunea eta Sierra Morena jaisteko gainditu beharreko 35 metroko rappela dira beste puntu zailenetako batzuk. Izena emako bilera, asteartean Asteburuko irteeran parte hartu nahi dutenek, astearte honetan egingo duten bilerara joan behar dute. Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Informazio gehiago, 646 85 56 20 zenbakira deituta edo Arrastakaren webgunean jaso daiteke.

Beasaingo Hitza

Olaberrian haurrek jolasean hasi dituzte jaiak

Olaberriak jada San Joan usaina hartu du. Gaur goizean puzgarriak izan dituzte Olaberriako haurrek jolaserako, gero haurrentzako bazkaria egin dute eta arratsaldean berriro ere jolas parkera joan dira: puzgarriak, goming, motortxoen zirkuitua… Baina festak ofizialki arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, txupinazoa eta buruhandien irteerarekin, trikitilariek lagunduta. Igande gauera arte iraungo dute aurten Olaberriako San Joan jaiek.            

Goierri Ekialdeko Hitza

Atez atekoaren aurka sinadurak bilduko dituzte gaur Lazkaon

Lazkaoko Udalak onartua duen atez ateko hiri hondakin bilketa sistemaren aurka sinadurak bilduko dituzte, gaur, Lazkaon. Herritarren sustenguak biltzeko mahaia jarriko dute, Kutxa parean, 18:00etatik 20:00etara. Astelehen goizean egin zuten lehen bilke...

Aimar Maiz

Irene eta Ana Usabiaga ahizpak bikain Espainiako erlojupeko txapelketan

Irene eta Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrek bikain ekin diote Guijuelon (Salamanka, Espainia) jokatzen ari diren Espainiako Txirrindularitza txapelketaren probei. Atzo, erlojupekoan parte hartu zuten biek, eta bietako inork garaipen nagusia lortu ez bazuen ere, 23 urtez azpiko txapeldun atera zen Irene eta txapeldunorde Ana, baina alde oso txikiarekin: 15 ehunen. Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen 19,7 kilometroko erlojupekoa, 27:46ko denborarekin. Irenek –19 urte– laugarren bukatu zuen 1:26ra (29:12) eta Anak –22 urte– bosgarren, denbora berera. Usabiaga ahizpetan gazteena bilakaera bikaina izaten ari da. Iaz, errepideko Gipuzkoako txapelduna izan zen eta erlojupekoan bigarren sailkatu zen Leire Olaberriaren atzetik. Errepideko eta pistako txapelketak ere irabazi zituen iaz, eta errepideko Espainiako Kopan ere nagusi izan zen. Ana, berriz, pistan aritzen da batik bat, eta badirudi bide horretan sakonduko duela. Pistako Espainiako txapelduna izana da. Jon Ander Intsausti bederatzigarren Gervais Memoriala (Gipuzkoako erlujupeko txapelketa) eta Euskadikoa irabazi ondoren, Jon Ander Intsausti txirrindulari mutiloarrak ere atzo parte hartu zuen 23 urtez azpiko erlojupeko txapelketan, eta bederatzigarren bukatu zuen, Marcos Jurado (Gaztela-Mantxa) irabazlearengadik 48 segundura. Lehen euskalduna izan zen Intsausti. Gaur errepideko proban parte hartuko du Intsaustik, eta Usabiaga ahizpek bihar dute errepideko proba.

Ordiziako Hitza

Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela esan du Ertzaintzak

Apiril. maiatz eta ekainean zehar Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ohar bidez. Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta hirugarren bat inputatu. Atxilotuetako bati –19 urtekoa– lapurreta guztietan parte hartzea egozten diote, eta beste biei –22 eta 19 urtekoak– aurrenekoaren laguntzaile izatea. Iturrien horien arabera, Ertzaintzak zaintza areagotu du azken asteetan Ordizian, lapurreta horiek herrian sortzen ari ziren alarmaren ondorioz. Ertzaintzak dioenez, lapurreta guztiekin zerikusia duen gaztea martxoaz geroztik bizi zen Ordizian. Iturri horien arabera, apiriletik aurrera hasi ziren lapurretak Ordizian, bai tabernetan, dendetan, elkarte gastronomikoetan, bulegoetan eta baita haurtzaindegi batean ere. Ertzaintzaren arabera, modu oso antzekoan egiten zituzten lapurreta guztiak: leihoak eta ateak behartuz, edo lehioetako kristalak hautsiz sartzen ziren barrenera, eta dirua lapurtzea zen haien helburua. Lapurreta gehienak ordu txikietan egin zituzten. Lapurreta guztien ustezko egilea joan den asteartean atxilotu zuen berriz ere Ertzaintzak –aurrez ere atxilotu zuten– elkarte batean lapurreta bat egin ondoren. Ertzain-etxean egindako deklarazioetan, gazteak aitortu egin zuen lapurreten egilea zela, beti ere Ertzaintzak dioenez. Ikerketen arabera, hala ere, lapurreta batzuetan –hirutan zehazki– bigarren gazte batek ere parte hartu zuela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta herenegun atxilotu zuten gazte hori. Horrez gain, hirugarren gazte bat ere inputatu zuten. Bi atxilotuek [...]

Ordiziako Hitza

Udal aldizkaria “Bilduren iritzi politikoen bozgorailu” dela diote oposizioko alderdiek

Beasaingo Udaleko oposizioa osatzen duten lau alderdiak (EAJ, PSE-EE, H1! eta PP) prentsaren aurrean agertu ziren atzo, Bilduk udal aldizkaria “bere iritzi politiko eta ekimenen bozgorailu” moduan erabiltzen duela eta “gainontzeko alderdien aurkako iritziak” ere argitaratu dituela salatzeko. Aitor Aldasoro (EAJ) eta Alfonso Segade (PSE-EE) zinegotziek irakurri zuten lau alderdien artean adostutako testua. Aldasorok azaldu zuenez, Beasain Egunez Egun aldizkarian, gobernu taldeak beraien iritzia emateko gonbitea luzatu die, eta eskaintza hori eskertu egiten dute. Baina beraien ustez, “alderdi politikoen iritziak ez dute aldizkarian adierazgarri izan behar, hori egitea aldizkariaren egitekoa galtzea” litzatekeelako. Hala, ez datoz bat “aldizkaria osatu behar luketen gaien aukeraketarekin”. Aldasororen arabera, “herriko elkarte sarearen aberastasun eta aniztasunak agerian geratu behar luke, eta herriko eguneroko gaietan, herritarren ahotsari egin behar litzaioke tokia. Gai politikoek ez lukete aldizkariko lehentasun izan behar”. Ez dute baztertzen “tarteka, gai jakinen baten inguruan” beraien iritzia ematea. Baina hori, “alderdi bakoitzak askatasunez, nahi duen gaiari buruz eta idatzitakoaren luzeerak ordezkatzen duen proportzionaltasunari erantzunez” egin behar litzatekeela deritzote. Egungo udal gobernuak aldizkariarekin aurrera jarraitzeko hartutako erabakia “zoriontzekoa” bada ere, aldizkaria egiten duen enpresa aukeratzeko moduarekin ez datoz bat. “Beasaingo enpresarik ez zen gonbidatu, Beasainen hori egin ahal izateko enpresarik ez dagoela argudiatuta, batzordean hala erabaki [...]

Beasaingo Hitza

Terrazen ordenantza aztertzeko lehen batzarra asteazkenean egingo dute

Tabernetako terrazen ordenantza definitzeko parte hartze prozesua jarriko du martxan udalak. Hiru bilera egingo dituzte, eta nahi duten herritar guztientzako irekiak izango dira. Aurreneko bilera datorren asteazkenean, hilak 28, egingo dute, goizeko 10...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa