2012/6

Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du Gipuzkoako itzuliko bigarren etapa

Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du gaur goizean Olaberrian hasi eta amaitu den gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari itzuliko bigarren etapa. Aranburu segundu batzuen aldearekin heldu da eta lider jarri da. Asteleheneko azken etapa ere Goierrin jo...

Goierriko Hitza

San Joan festak Otegi-Enea Majorin

Otegi-Enea Majori auzoko bizilagunak San Joan festak ospatzen ari dira. Gaur goizean haurrentzako marrazki lehiaketa, sukaldari lehiaketa, dantza saioa eta pintxo salmenta izan dira. 14:30ean bazkaria hasiko da eta 16:30ean mus txapelketa. Ondoren mozo...

Goierriko Hitza

Neskatxen soka-dantza egingo dute bihar, San Joan bezperako suaren inguruan

Goierriko herri guztietan bezala, Beasainen ere sua piztuko dute bihar, San Joan bezperan, neguko solstizioari agur esan eta udakoari ongi etorria emateko. Beasaingoak badu, ordea, berezitasun bat. Izan ere, neskatxen soka-dantza egiten dute egun horr...

Beasaingo Hitza

Kale-argi sistema berritzailea kokatu dute Zaldibiako 13 farolatan

Luix Argiztapen Adimenduna enpresa donostiarrak garatutako kale-argiteria sistema jarri du Zaldibiako Udalak herriko 13 farolatan. Led teknologia du, argi kutsadurarik ez du sortzen, eta %65eko energia aurrezpena damar, enpresaren eta udalaren arabera. Lardizabal eskolaren aurrean eta aldameneko aparkalekuan ipini dituzte farola bereziak. «Energia aurreztu, mantenu-lanen kostua murriztu eta ingurumena errespetatzen» direla azaldu du udalak teknologia berriko kale-argi sistemarekin. Horrez gain, «Gipuzkoan fabrikatutako produktuei bultzada» eman dakieke, neurri berean. Itxura batera, farolari begiratuta ez zaio aparteko aldaketarik nabaritzen, egiten duten argia zurizta izateaz aparte. «Argi zuria igortzen dute, eta hala koloreen eta formen erreprodukzio hobea lortzen da, objektuak hobeto bereizteko modua emanez eta argiztapen kalitatea hobetuz». Berrikuntza arlo teknologikoan dakarte. Mugimendu-sentsorea du farola bakoitzak —Zaldibian etorkizunean jartzeko aukera utzi dute—; inor gerturatzen bada, izan oinezkoa edo izan ibilgailua, potentzia handitu eta argikuntza gehitzen dute, automatikoki. Gero atzera jaisten du, mugimendurik sumatu ezean. Gauean ordu askotan argia alferrik ematea eragozten da horrela, baina behar denean ziurtatuta. Argiaren intentsitatea erregulatzeko sistema bat dute farolek. Zaldibian jarri dituzten farolek oraingoz gaueko ordu jakin batetik aurrera apaltzen dute. Energia aurrezpena Zaldibiakoa ez da Goierrin gauean kale-argien intentsitatea jaitsarazten den kasu bakarra. Udaleko iturriek adierazi dutenez, gauetan potentzia makalduta bakarrik, %65 aurrezten da energia kontsumoa, lehenagotik [...]

Aimar Maiz

Igor Esnaola da sega ligako lehen liderra, Tolosako jardunaldiaren ondoren

Almitza sega elkarteak antolatuta nazioarteko moldean jokatzen den Euskal Herriko bakarkako ligan Igor Esnaola legorretarra da sailkapenaren buru. Tolosan jokatu zen aurreneko jardunaldia igandean, eta jokoan ziren 75 puntu Esnaolak eskuratu zituen, 100 metro koadroko area 2:29,57 minutuan ebakita. Jexux Mari Goenagak egin du bigarren, 2:41,65ekin. Bixente Mitxelena (2:54,56) eta Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra (2:57,97) dira sailkapenean hirugarren eta laugarren. Lau horiek lortu dute lana hiru minuturen azpitik burutzea. Txukuntasun irizpideen arabera denbora-zigorrak gehitzen dizkiete segalariei. . Tolosako Iurramendiko lehen saioan guztira 33 segalarik parte hartu dute. Horietatik 23 gizonezkoen maila nagusian aritu dira, 23 urtetik gorakoenean. Tartean da gazte mailako bakarra ere, Oier Urkola, bakarra denez helduekin ariko dena. Emakumezkoen atal nagusian, hiru segalari aritu dira. Alatzne Etxeburua jarri da buru, 35 metro koadroko saila 1:40 minutuan ebakita. Bigarren Aloña Galarraga idiazabaldarra dago, 2:02,29 minuturekin. Hirugarrena Ixabel Ansa da (2:51,39). Nesken artean antolatu ahal izan dute gazte mailako txapelketa. Arlo horretan 16-23 urte bitarteko lau segalari aritu ziren Tolosan. Ainara Otamendi izen zen onea (1:54,13), Ainhoa Galarraga oso gertutik zuela (1:56,76). Mutiletan, 16 urtetik beherako hiru segalari partaide daude. Aimar Garmendia zaldibiarra da lider (1:17,97), Aitor Intsausti eta Unai Mitxelena ondoren. Bigarren jardunaldia, bihar Sega ligaxka hiru saiok [...]

Aimar Maiz

Enpresa ekimen berrien agiriak hilaren 30erako aurkeztu behar dira Goiekin

Goieki garapen agentziak antolatutako Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketarako lanak hilaren 30erako aurkeztu behar dira Goiekik Ordizian dituen bulegoetan bertan. Sariketaren oinarriak, galdeketak eta izena emateko orriak www.goierri.org webg...

Ordiziako Hitza

Zapatari kaleko festa egingo dute aurten, aurreneko aldiz

Herriak zabaltzen diren heinean, auzo berriak sortzen joaten dira. Eta horiekin batera, ohitura berriak. Auzo horietako bat da Beasaingo Zapatari kalea. Azken urteetan egin dituzten etxebizitza berriak direla eta, jende gazte asko joan da bertara...

Beasaingo Hitza

Bihar hasiko dira San Joan festak Seguran

Bihar jeitsiko dute zopa-pertza kanpandorretik Txanbolinpeko balkoira, festei hasiera emateko. Aurrekeo urteetako ekintzez gain, berritasun batzuk ere badaude aurten: puzgarriak igerilekuan, koadrilarteko futbito txapelketa arratsaldez, elegante eguna… Lau egun haur, gazte, heldu eta adinekoek primeran pasatzeko. Egitaraua: Ostirala, mozorrotuen gaua -18:00. Buruhandi eta erraldoiak. -19:00. Mozorrotuen topaketa eta Segurako txistulari direnen eta izandakoen alardea Kale Goenetik hasita. -20:00. Zopa pertzaren jeitsiera Segurako Alboradaren doinuaz, pregoia eta ondoren mokadua plazan. -23:00. Txosnetan Siroka eta Holako taldeen kontzertuak. -23:30. Gaubela taldea plazan. Larunbata San joan bezpera, haurren eta koadrilen eguna -10:00. Plater hausketa Mendotze aldean. -10:15. Goiz eresia Kriseilu txistu taldearekin. -10:30/14:00. Haurrentzako jolasak. -12:00/15:00. The Joselontxo’s txaranga. -12:00. Koadrilen arteko hamiaketakoa txosna gunean eta koadrilen arteko poteo jolasa tabernaz taberna. -14:00. Haurren bazkaria plazan. -15:00. Koadrilen bazkaria txosna gunean. -16:00. LV. San Joan Txirrindulari Proba. -17:30. Poxpolo eta konpainia pailazoak plazan. -17:30/20:00. The Joselontxo’s txaranga. -19:00. buruhandi eta erraldoiak. -20:00/21:30. Disko festa Iñigo Etxenikerekin. -23:00. San Joan sua, txistulariak, Sorgin Dantza eta antzerkia. -23:30. Disko festa Iñigo Etxenikerekin. -23:30. Kontzertuak txosna gunean: Debon eta Skatu. Igandea, san joan eguna -10:15. Goiz eresia Kriseilu txistu taldearekin. -10:45. Prozesioa eta Meza Nagusia. -12:00/14:30. Kilkir txaranga. -12:00. Bertsolariak, herriko korua, XI. atari eta balkoi [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Tim Burtonen ‘Dark shadows’ filma eskainiko dute asteburuan Beasainen

Asteburu honetan, Tim Burton zinegamile estatu batuarraren Sombras tenebrosas (Dark shadows) filma emango dute Beasaingo herri antzokian. Bere ohiko estetika gotiko eta ilunak, eta umore ironiko eta zenbaitetan surrealista berreskuratu ditu Burtonek a...

Beasaingo Hitza

Antzizarreko udalekuetako lehen hamabostaldiko talde guztiak bete dira dagoeneko

Antzizar Kiroldegiak eta udalak urtero antolatzen duten udako kanpainaren barruan, bi txandatan banatuta egiten dituzte udalekuak. Aurreneko hamabostaldiko taldea osatu da dagoeneko, kiroldegiko arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Denera 294 lagunek e...

Beasaingo Hitza

Beasaingo zortzi gaztek elkartasun proiektuetan parte hartuko dute uda honetan

Badira oporrak hondartza eta diskoteka artean pasa beharrean, elkartasun proiektuetan laguntzeko prest dauden gazteak. Horiengan pentsatuz, Beasaingo Udalak kooperazio proiektuetan parte hartzen duten gazteentzako bekak ematen ditu urtero. Aurten ere, herriko zortzi gazte laguntza beharrean dauden herrialdeetara joango dira udan, lau garapen proiektutan parte hartzeko asmoarekin. Gazte horietako batzuk Beasaingo udaletxean bildu ziren atzo, Iñaki Saldaña gizarte arloko zinegotziarekin batera. Saldañak, gazte horiek egiten duten lanaren garrantzia aitortzeaz gain, udalak ere, beka hauen bidez, «bere aletxoa» jarri nahi duela azaldu zuen. Aurten, 10.000 euro bideratu ditu udalak elkartasun proiektuetan parte hartuko duten gazteen beketarako. Afrikara eta Hego Amerikara joango diren gazte horiei, «esperientzia aberasgarria izan dezatela, eta handik bueltakoan egindakoa transmititu dezatela» eskatu zien. Herriak Elkarlanean erakundearen bidez, hiru lagun joango dira udan Haitiko Jacmel hirira. Marta Arnaez da gazte horietako bat. Hiri horretan, Herriak Elkarlanean erakundeak, «hainbat proiektu» dituela azaldu du Arnaezek: «nutrizio zentro bat, eskola eta beste hainbat proiektu». Egitasmo horien jarraipena egin eta umeen nutrizioa kontrolatuko dute. Horrez gain, osasun zentroaren eta eskolaren mantenimenduan ere lagunduko dute. Mukwano-Lagun eta Amigos Solidarios erakunden bidez, beste bi gazte joango dira Ugandara. Edurne Berasategik azaldu duenez, han lan egiten duen Nefaha GKEari laguntzera doaz. Nefajak «bi proiektu ditu martxan: bukatzear dagoen umezurztegi bat, eta bestea, eskola txiki [...]

Beasaingo Hitza

Rosario Irastortzaren dohaintza

Rosario Irastortza 91 urteko ordiziarrak haren aita zenaren –Vicente Irastortza– irudia jasotzen duen koadro bat eman dio gaur dohaintzan Ordiziako Udalari. Luis Quilez margolari ordiziarrak egin zuen koadroa, Concepcion Irastortzak –Rosarioren ahizpak– eskatuta. Vicente zena janzkera tradizionalarekin azaltzen da margolanean, espartinekin eta arrain salmentarako ontzi eta otarrekin. Margolan hori udal eraikin batean jarriko dutela esan zuen Belen Maiza zinegotziak. Etxean zuen artelana Ordiziako Udalaren esku uztea zen Rosario Irastortzaren ilusioa, eta udalak ere “atsegin handiz” hartu du oparia, eta behar bezala zaintzeko konpromisoa hartu du.

Ordiziako Hitza

Goi tentsioko linearen aurkako ekintzak San Joan bezperetan

Autopista Elektrikorik Ez! plataformak 5 kontzentrazio deitu ditu Nafarroan eta Gipuzkoan larunbat eguerdirako. Seguran egingo da kontzentrazioetako bat larunbat eguerdiko 12:30ean, plazan. Bestalde, San Joan bezperako sutan goi tentsioko linearen proi...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Film laburren lehiaketako lanak ostiralean emango dituzte, bi saiotan

Beasaingo film laburren lehiaketako lanak ostiral honetan emango dituzte jendaurrean, bi saiotan banatuta. 19:00etan, Usurbe antzokian egingo dute proiekzioa; 22:30ean berriz, Bideluze plazan, aire librean egingo dute emanaldia. Ikusleek bozkatu eta sarietako bat emateko aukera izango dute. Guztira 17 laburmetraia jaso ditutze aurten, 11 gaztetxoen mailan eta 6 helduetan.

Beasaingo Hitza

Ataun San Martinen abiadura gutxitzeko irlak kokatu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak irlatxo batzuk eraiki ditu Ataunen, San Martin auzoko plazaren parean. Errepide nagusiak herriguneak zeharkatzen dituen tokietan ibilgailuen abiadura motelarazteko neurrietan lehena gauzatu du. Bidearen bazterrean, albo banatan jarri dituzte irlatxoak, norantza bakoitzean. Zirkulazioa abiadura txikiagoan pasatzea lortu nahi da. San Martingo plazan ez ezik, eskolako zuzenean eta beste auzune batzuetan ere jarriko dituzte halako osagaiak.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa