Legazpi munduko kulturen erakusleiho bihurtu du Oripavi elkartearen festak
Herrian bizi diren jatorri ezberdinetako herritarrek kultura eta tradizioak ezagutzeko asmoarekin, Kultur Aniztasunaren Eguna ospatzen ari dira Legazpin. Oripavi elkarteak antolatu du ekimena, eta denera, hamasei jatorri edo kultura ezberdinetako produktuak, jantziak eta jakiak ikusi eta probatzeko aukera dago Euskal Herria plazako arkupeetan jarri dituzten postuetan. Eguerdi partean hasi da festa pizten. Pixkanaka baina azkenerako jende dezente gerturatu da, postuak ikustera. Besteak beste, Txina, Sahara, Pakistan, Senegal, Guatemala, Maroko edota Txileko jakiak eta produktuak dituzte postu horietan; beste batzuk, berriz, artisau lanak eta pitxi edo apaingarriak. Plazan berriz, Saharako jaima edo estalpe moduko bat zegoen. Umeentzako jolasak eta tailerrak ere prestatu dituzte antolatzaileek. Horrela, umeek ere kultur aniztasuna landu dezaten. Izan ere, Lorratz aisialdi taldearekin, munduan zehar egiten diren jolasak ikasteko aukera izan dute. Umeen artean arrakastarik handiena izan duena, ordea, plazan jarri duten ahari erraldoia izan da, barruan txirrista bat zuena. Folklore jaia Kultur ezberdinetako produktuen azokak bete du goiz parteko egitaraua, baina arratsaldean, munduko folklore erakustaldia egin dute. Herrialde ezberdinetako dantza eta musika taldeak uztartuz, ikuskizun koloretsua osatu dute. Legazpiko Sustraia dantza taldekoek zabaldu dute ekitaldia, Euskal Herriko dantzarik esanguratsuenen errepaso bat eginaz. Segidan, Hego Amerikako herrialde ezberdinetako etorkinak elkartzen dituen Kari-Wari elkarteko bi kidek, Ekuadorko bonba dantza [...]
Herrian bizi diren jatorri ezberdinetako herritarrek kultura eta tradizioak ezagutzeko asmoarekin, Kultur Aniztasunaren Eguna ospatzen ari dira Legazpin. Oripavi elkarteak antolatu du ekimena, eta denera, hamasei jatorri edo kultura ezberdinetako produktuak, jantziak eta jakiak ikusi eta probatzeko aukera dago Euskal Herria plazako arkupeetan jarri dituzten postuetan.
Eguerdi partean hasi da festa pizten. Pixkanaka baina azkenerako jende dezente gerturatu da, postuak ikustera. Besteak beste, Txina, Sahara, Pakistan, Senegal, Guatemala, Maroko edota Txileko jakiak eta produktuak dituzte postu horietan; beste batzuk, berriz, artisau lanak eta pitxi edo apaingarriak. Plazan berriz, Saharako jaima edo estalpe moduko bat zegoen.
Umeentzako jolasak eta tailerrak ere prestatu dituzte antolatzaileek. Horrela, umeek ere kultur aniztasuna landu dezaten. Izan ere, Lorratz aisialdi taldearekin, munduan zehar egiten diren jolasak ikasteko aukera izan dute. Umeen artean arrakastarik handiena izan duena, ordea, plazan jarri duten ahari erraldoia izan da, barruan txirrista bat zuena.
Folklore jaia
Kultur ezberdinetako produktuen azokak bete du goiz parteko egitaraua, baina arratsaldean, munduko folklore erakustaldia egin dute. Herrialde ezberdinetako dantza eta musika taldeak uztartuz, ikuskizun koloretsua osatu dute. Legazpiko Sustraia dantza taldekoek zabaldu dute ekitaldia, Euskal Herriko dantzarik esanguratsuenen errepaso bat eginaz. Segidan, Hego Amerikako herrialde ezberdinetako etorkinak elkartzen dituen Kari-Wari elkarteko bi kidek, Ekuadorko bonba dantza egin dute. Bergaran bizi den senegaldar jatorriko Dang Dang taldeak berriz, doinu Afrikarrak ekarri ditu, pekusio instrumentuekin. Jaialdia bukatzeko, sahararren saioa izan da. Aurkezpenak ere, hiru hizkuntzatan egin dituzte, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz.
Gauean, kontzertua
Eguna bukatzeko, berriz, kontzertua antolatu dute 22:30erako. Saio hori ere, munduko musika ezberdinen erakusleiho izango da. Sutan Ttakun, DJ Hazim, Harresian Zulo eta The Bad Sounds System taldeek joko dute.
























