Patata tortillen usainarekin batera hasi da festa pizten Altamira auzoan
Auzoko jaiak ospatzen ari dira Ordiziako Altamiran. Atzokoa izan zuten estreinaldia, eta gaur, umeen txanda izan da goiz partean. Gaztetxoentzako krosa egin dute aurrena, eta marrazki lehiaketa ondoren. Jenderik gehiena, ordea, eguerdi parterako hasi da plaza ingurura biltzen, orduan hasi baita patata tortilla lehiaketa. Zazpi bikote edo taldek parte hartu dute aurten, batzuk abilezia handiarekin, komeri gehiagorekin besteak. Trikitilariek lagunduta poteoa ere egin dute gero. Arratsaldean segiko du festak, mus txapelketarekin eta Iban magoak umeentzat egingo duen saioarekin. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, 18:00etan hasiko dena izango da. Altamira, Otegienea-Majori eta Eskarabilla auzoen arteko herri kirol saioa egingo dute. Gauean bertso afaria izango da, eta Drindots taldeak joko du gero. Mozorro lehiaketa eta matutina ere egingo dituzte, goizaldean.
Auzoko jaiak ospatzen ari dira Ordiziako Altamiran. Atzokoa izan zuten estreinaldia, eta gaur, umeen txanda izan da goiz partean. Gaztetxoentzako krosa egin dute aurrena, eta marrazki lehiaketa ondoren. Jenderik gehiena, ordea, eguerdi parterako hasi da plaza ingurura biltzen, orduan hasi baita patata tortilla lehiaketa. Zazpi bikote edo taldek parte hartu dute aurten, batzuk abilezia handiarekin, komeri gehiagorekin besteak. Trikitilariek lagunduta poteoa ere egin dute gero.
Arratsaldean segiko du festak, mus txapelketarekin eta Iban magoak umeentzat egingo duen saioarekin. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, 18:00etan hasiko dena izango da. Altamira, Otegienea-Majori eta Eskarabilla auzoen arteko herri kirol saioa egingo dute. Gauean bertso afaria izango da, eta Drindots taldeak joko du gero. Mozorro lehiaketa eta matutina ere egingo dituzte, goizaldean.













