Adimen artifizialean oinarritutako ekimen batek irabazi du Goiekiko sariketa
Lazkaon bizi den Alberto Carrascal madrildarra jaso du aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketa, enpresen adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia, ordea, Goiener kooperatibako Joanes Maizarekin partekatu behar izan du Carrascalek, nahiz eta diru proportzio bera ez jaso. Lehen sariari 4.000 euro eman dizkiote aurten, eta bigarrenari 2.000 euro. Enpresa barruan egindako proiektu berritzaile onenaren saria, berriz, Sinertecnic S.L. enpresarentzat izan da (3.000 euro).