Ordiziako mendizaleak Gran Fachan
Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Pirinioetako Tena bailaran (Hueska, Espainia) izan dira asteburuan. Eguraldi ederra lagun, Gran Facha (3.005 metro) mendia, Arrielgo lakuak, Foratatako lepoa eta Anayet mendi-gainak ezagutu zituzten, eta Sallent de Gallego herria ere bisitatu zuten. Igandero-igandero etxe inguruan egin dituzte ibilaldiak Ordiziako Mendizaleak taldekoek, eta uztailero Pirinioetara antolatzen duten ibilaldi honekin ematen diote bukaera 2011-2012 ikasturteko jardunari, irailean berriz martxan hasteko. 21 urte daramatzate uztailero Pirinioetara joaten.
Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Pirinioetako Tena bailaran (Hueska, Espainia) izan dira asteburuan. Eguraldi ederra lagun, Gran Facha (3.005 metro) mendia, Arrielgo lakuak, Foratatako lepoa eta Anayet mendi-gainak ezagutu zituzten, eta Sallent de Gallego herria ere bisitatu zuten.
Igandero-igandero etxe inguruan egin dituzte ibilaldiak Ordiziako Mendizaleak taldekoek, eta uztailero Pirinioetara antolatzen duten ibilaldi honekin ematen diote bukaera 2011-2012 ikasturteko jardunari, irailean berriz martxan hasteko. 21 urte daramatzate uztailero Pirinioetara joaten.














