Sustraietatik adaxketara, festak loretan
Ehunmiliak eta Bi Handiak ultratrailak aurrera eramateko antolatu den asteburuan, izan da bestelako gozagarririk ere Goierrin. Neurri eta izaera desberdineko lau jaialdik hornitu dute eskualdea, kirol ekitaldi erraldoiaren parez pare eta elikagarri. Gazte Festak 15. aldiz ospatu dituzten Zaldibiaren kasua izan da, adibidez. Korrikalariak ostiral gauean iritsi ziren Zaldibiara, eta ordurako festan murgilduta zegoen herrian bat egin zuten bi hitzorduek. Giro herrikoi paregabea sortu du, beste behin, Gazte Festak, ostegunetik hasita. «Herritik herritarrentzat eta umeetatik zaharretara», zaldibiar guztiak erakartzeko helburua goitik bete dute Gazte Asanbladakoek. Ostiral arratseko sagardo dastaketan, adibidez. Hamahiru sagardotegitako edariak banatu zituzten, pintxoekin lagunduta. Laurehun edalontzi saldu zituzten, zeuzkaten denak. Aurretik, Sasipilotari txapelketaren azkenak jokatu zituzten, plazako frontoian. Nesketan Libe Sukia-Maddi Mendizabalek irabazi zuten (22 eta 20), Janire Lopez-Goizane Irastortzaren aurka. Emaitza berbera geratu zen mutilen finalean ere. Mikel Gantzarain Bixki-k jantzi du txapela, partida distiratsu eta emozioz betean Eneko Aristi Bixu gaindituta. Seguraren eta Erdi Aroko Goierriren erakusleiho bikaina izan da, bestetik, Gure erroetan murgilduz festa. Larunbat-igandeetan bisitariak erruz erakarri ditu antzezpen landuak. Bosgarren aldiz, arrakastatsu gauzatu dute segurarrek historiaren biziberritzea. Etengabeko joan-etorria izan dute 28 atarietan lanean aritu diren artisauek eta langileek. Aztirian festa dotoreak Zaindariaren data errespetatuz, Gabiriako eta Legazpiko Aztiria auzoan Santa Marina [...]
Gazte Festak 15. aldiz ospatu dituzten Zaldibiaren kasua izan da, adibidez. Korrikalariak ostiral gauean iritsi ziren Zaldibiara, eta ordurako festan murgilduta zegoen herrian bat egin zuten bi hitzorduek. Giro herrikoi paregabea sortu du, beste behin, Gazte Festak, ostegunetik hasita. «Herritik herritarrentzat eta umeetatik zaharretara», zaldibiar guztiak erakartzeko helburua goitik bete dute Gazte Asanbladakoek.
Ostiral arratseko sagardo dastaketan, adibidez. Hamahiru sagardotegitako edariak banatu zituzten, pintxoekin lagunduta. Laurehun edalontzi saldu zituzten, zeuzkaten denak. Aurretik, Sasipilotari txapelketaren azkenak jokatu zituzten, plazako frontoian. Nesketan Libe Sukia-Maddi Mendizabalek irabazi zuten (22 eta 20), Janire Lopez-Goizane Irastortzaren aurka. Emaitza berbera geratu zen mutilen finalean ere. Mikel Gantzarain Bixki-k jantzi du txapela, partida distiratsu eta emozioz betean Eneko Aristi Bixu gaindituta.
Seguraren eta Erdi Aroko Goierriren erakusleiho bikaina izan da, bestetik, Gure erroetan murgilduz festa. Larunbat-igandeetan bisitariak erruz erakarri ditu antzezpen landuak. Bosgarren aldiz, arrakastatsu gauzatu dute segurarrek historiaren biziberritzea. Etengabeko joan-etorria izan dute 28 atarietan lanean aritu diren artisauek eta langileek.
Aztirian festa dotoreak
Zaindariaren data errespetatuz, Gabiriako eta Legazpiko Aztiria auzoan Santa Marina jaiak ospatu dituzte. Eguna bera bihar da, hala ere; 11:00etan meza eta ondoren otamena izango dira.
Kirol probek aparteko lekua izan dute. Larunbatean 22. Aztiriara Igoera jokatu zen, junior txirrindularientzat. Caja Rural talde goierritarrak erabateko nagusitasuna izan du. Hogei taldekide eraman, eta lehen lau postuetan hori-berdeak sailkatu dira, 80 kilometroko lasterketan. Eriko Mujika beasaindarrak irabazi du (2:08:28), Alex Aranburu ezkiotarra bigarren (2:09:41), Ibai Arrizabalaga eta Pello Olaberria ondoren (2:10:20). 43k bukatu zuten.
Igandean, Aztiriko VIII. Mendi Lasterketak hartu zuen lekukoa. 23 korrikalari bildu ziren. Ruben Lantz legazpiarrak hirugarren aldiz menderatu du proba. Marka onduta, gainera; 11,5 kilometroko ibilbidea 44:55 minutuan osatu du, iaz berak ezarritako 46:04 birrinduz. Walid Ouaalit legazpiar gazteak azken metroraino borrokatu zuen. Hirugarren Juanjo Igartzabal izan da, 1:23ra.
Emakumezkoen sailkapenean —bi lehiakide ziren—, Ainhoa Sanz urretxuarrak Aztirian bere lehen garaipena lortu du, errekorra ipinita: 53:48 minutu. Bigarren Elena Calvillo beasaindarra izan da (56:31).
Aztiriar edadekoena omendu dute aurten ere. Etxeaundi baserriko Juanita Iñurritegik (91 urte) lore sortak eta Oihane Vicente birbilobaren Aurreskua jaso zituen, herenegun, Jokin Matxinandiarena aurkezleak esanda moduan, «Etxeaundiko lore, oraindik bikain eta dotore».
Zumarragako San Kristobal gainean ere festa-eguna izan zuten, herenegun. Goizean izen bereko eliza ikusgarrian meza entzun, eta ondoren hamaiketakoa zerbitzatu zieten bertara joan zirenei, erromeria giroan.














