Gaur egingo du Ordiziako udalbatzak oporren aurreko azken bilkura
Hurrengo osteguna, hilak 26, Santa Ana eguna dela eta, hileroko osoko bilkura astebete aurreratu dute Ordizian, eta gaur egingo da abuztuko oporren aurreko azken osoko bilkura, 19:00etan. Bilduk laikotasunaren alde aurkeztutako mozio bat, eta EA-IUk II...
Hurrengo osteguna, hilak 26, Santa Ana eguna dela eta, hileroko osoko bilkura astebete aurreratu dute Ordizian, eta gaur egingo da abuztuko oporren aurreko azken osoko bilkura, 19:00etan.
Bilduk laikotasunaren alde aurkeztutako mozio bat, eta EA-IUk III. Errepublikaren udal sareari buruzko aurkeztutako mozio bat aztertuko dituzte lehendabizi. Nafarroa Hiribideko 2. eta 4. zenbakiko jabetza pribatuko lagapenaren berri ere emango dute, eta baita Egutera bidean udalak duen etxebizitza errenta bidez emateko esleipena ere.
Ostalari eta aisialdi jarduerak kokatzeko ordenantza aldaketaz ere arituko dira, eta azken bi puntuek hirigintzarekin dute lotura: batak San Joango etxeekin, eta besteak Garbigunearekin.